ILUNTZEAN AFARIA IZANGO DA ATAUNGO URBITARTE SAGARDOTEGIAN
Hitzaro Euskara Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du datorren otsailaren 27an, arratsaldeko 6:30ean, Ordiziako Barrena Kultur Etxean. Elkarteak deia luzatzen die bazkide guztiei batzarrean parte har dezaten, bertan onartuko baitira iazko balantze ekonomikoa eta 2009 urterako egitasmoa.
Batzarraren ostean, iaz bezala, afaria izango da Ataungo Urbitarte sagardotegian. Bertara joan nahi duten bazkideek hilaren 20a baino lehen eman behar dute izena Hitzaron. Autobusa eta afariaren kostua 22,50 eurokoa izango da.
Abenduko ekintza, Ordiziako eta Lazkaoko mintzalaguna ekimenaren barruan egin dugun proiektu berriari lotua izango da.
Horrela, abenduaren 18an (osteguna) Lazkaoko Maizpide euskaltegian egingo den Kantu Afarira joango gara; bertan, Lazkaoko mintzalagunak, Maizpide euskaltegiko ikasleak eta Ordiziako mintzalagunak elkartuko gara.
Abenduaren 12an (ostirala) itxiko da izena emateko epea.
Animatu!!! ![]()

Pasa den ostiralean, azaroak 28, ordiziako Santa Maria elizan egin zen Donostiako Orfeoieko kontzertuan izan ginen. Bertara 3 mintzalagun eta koordinatzailea joan ginen. Eliza jendez gainezka zegoen eta azkenerako giro paregabea sortu zen bertan. Abesti asko abestu zituzten eta ahots paregabea dutela garbi utzi ziguten. Joan ginen guztiak oso gustura egon ginen bertan. Informazio gehiago.
Abenduaren 6an, Durangoko azokara

Txartelak abenduaren 3a arte egongo dira salgai Hitzaroren bulegoan (Egutera bidea, 5 / 943162366 / hitzaro@gmail.com). Txartelen prezioa 10 eurokoa da (mintzalagun eta bazkideentzat 8 eurokoa).
Abenduaren 13an, Euskaraz Bai ekitaldira

Hitzarok Goierriko beste eragile batzuekin batera, autobusa antolatuko du BECera joateko. Autobuseko txartelak Hitzaron bertan edo Mujika liburu-dendan eskura daitezke 10 ¤ren truke eta ekitaldirako sarrera (doakoa) autobusean bertan banatuko dugu. Izena emateko azken eguna abenduaren 3a izango da.
Dagoneko martxan dugu bosgarren urtez Hitzarok, AEK-ak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzaturiko mintzalaguna egitasmoa. Aurten, 44 pertsona dabiltza ekimenean parte hartzen, 15 mintza taldetan banatuta.
Bestetik, aurtengo ikasturtean bi proiektu berri jarri ditugu martxan Ordiziako mintzalagun egitasmoan. Alde batetik, Parke Lagun izena duen egitasmoa. Parke lagunaren helburua, gurasoak haurrekin parkean dauden bitartean euskaraz mintzatzea da.
Gainera, Ordiziako eta Lazkaoko mintzalaguna proiektuak indartu nahian, elkarlanean ari gara bi herrietako ekimenaren bultzatzaileak eta hainbat ekintza antolatuko ditugu bi herrietan ikasturtean zehar. Azkenik, urtea amaitzeko antolatu ditugun bi ekintzen berri ere ematen dizuegu. Lehena, azaroaren 28an izango da eta Barroko Aire musikaldiaren barruan egiten diren kontzertu batera joateko gonbidapena izango da, Donostiako Orfeoiak Ordizian egingo duen kontzertura, hain zuzen. Ekintza horretan parte hartzeko, azaroaren 26a (asteazkena) baino lehen eman behar izena Hitzarora edo Udaleko Euskara Zerbitzura deituta. Abenduko ekintza berriz, Ordiziako eta Lazkaoko mintzalaguna ekimenaren barruan egin dugun proiektu berriari lotua izango da. Horrela, abenduaren 18an (osteguna) Lazkaoko Maizpide euskaltegian egingo den Kantu Afarira joango gara; bertan, Lazkaoko mintzalagunak, Maizpide euskaltegiko ikasleak eta Ordiziako mintzalagunak elkartuko gara.
Azkenik, euskaldun zaharren beharrean gaudela aipatu behar dugu. Hau horrela izanik, mintzalaguna ekimenean parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Beraz, interesa izanez gero, Hitzarora deitu dezakezue eta bertan emango zaizue informazioa.
AZAROAK 28: Donostiako Orfeoiaren kontzertua Ordizian. Izena eman azaroaren 26a baino lehen.
ABENDUAK 18: Lazkaoko mintzalagunekin kantu-afaria Maizpide euskaltegian.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||