Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

SAKANAKO MINTZAKIDEENDAKO IPUIN LEHIAKETA

(2012-02-05 14:34 sakanako mintzakide)

Sakanako euskaltegietako ikasleekin batera, heldu den asteetan lana daukate Mintzakideek.






LEHENA
Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako
edozein pertsonak har dezake parte, baita
eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek
ere.
BIGARRENA
3 maila ditu lehiaketak:
? 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete
parte.
? 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.
? 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.
Mintzakide programako parte-hartzaileek duten
ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute.
Horretarako propio azaldu beharko dute.
HIRUGARRENA
Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi
beste testu aurkez ditzake. Ipuin bakoitzak 100
hitz izango ditu, gehienez.
LAUGARRENA
Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu
beharko dira; bestela, bertan behera geldituko
da.
BOSGARRENA
Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu
gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan
saririk jaso gabeak izanen dira.
SEIGARRENA
Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako
eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez
dira onartuko.
ZAZPIGARRENA
Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea
ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak?).
ZORTZIGARRENA
Ipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara.
Ipuina gutun-azal itxi baten barruan sarturik
aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutun
azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat
sartuko da. Bertan egileak bere datuak eman beharko
ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea eposta
eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez
ere bidal daitezke euskara@sakana-mank.com
helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf
formatuan egon behar dute eta datu guztiak
beste dokumentu batean bidaliko dira.
BEDERATZIGARRENA
Sakanako Mankomunitateak izendatuko du
epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina
izanen da.
HAMARGARRENA
Lanak martxoaren 3Oera arte aurkez daitezke Itsasi
euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.
HAMAIKAGARRENA
Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek
ez badute behar bezalako merezimendurik. Era
berean, sariak ex-aequo moduan banatu ahalko
dira lan batzuen artean.
HAMABIGARRENA
Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen
esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak
argitaratzeko aukera gordeko du.
HAMAHIRUGARRENA
Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko
dute.
HAMALAUGARRENA
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar
berarekin.

GURASOLAGUN

(2012-02-04 12:23 aiaraldea)

Gurasolagun egitasmoa Laudio mailan berritzailea dela esan dezakegu familiek bere osotasunean parte hartu ahal izango dutelako.

Familietan eta familien artean euskara sustatzea du helburu, modunaturalean sortzen ez diren harremanak martxan jartzea, harreman sareaosatuz, euskaldunduz. Zuzenduta dago euskaldunak diren familientzat baita euskaraz jakinda ereerabiltzen ez dutenentzat ere. Herrian euskararen presentzia handitzeanguztiok irabaziko dugu.

Pasa den urtarrilaren 27an lehenengo hitzordua izan genuen, Basalarrina elkartearen egoitzara bertaratu ziren 20 guraso eta 10 bat ume. Guztion artean hainbat ideia proposatu ziren, oso arratsalde emankorra izan zen: igerilekuan elkartzea, kultur etxean edo gastronomi museoan tailer ezberdinak egitea...

Hurrengo data ere adostu genuen, otsailaren 10ean Basalarrina elkartearen egoitzan elkartuko gara, umeeen adinak kontuan izanik 17:30ean seme-alabagazteenak dituzten familiak hurbilduko dira, jarraian, 18:30ean, 6 urtetik gorakoak.

Oraindik ere ateak irekita ditugu, beraz, beste familiaren bat animatuzgero etor dadila hurrengo ostiralean Basalarrina egoitzara.


Informazio gehiagorako: aek: 607.673.744 edo laudio_berba@aek.org Laudioko udalaren Euskara arloan: 94.403.48.90 edoeuskara@laudiokoudala.net

Portugaleten KONTSUMO TALDEEN BERRI

(2012-02-04 10:26 ezkerraldeko berbalagun)


Portuko BERBALAGUNEN ekimena... Zer da kontsumo talde bat??? Nola parte hartu??? Zatoz informazio bila eta interesik izanez gero taldea sortzera!!!!

LEKUA: Xaribari AEKn (Cristobal Mello, 8 - Portugalete)
EKIMENA: Kontsumo taldeen inguruko ordubeteko saioa (Iņaki Urkijo-Laudioko baserritarraren eskutik)
DATA: Otsailak 6 Astelehena (goizeko 10,00etan)

Bihar Sakanako euskarazko hedabideen aldeko elkartasun azokak

(2012-02-03 20:22 sakanako mintzakide)



Bihar euskarazko hedabideen aldeko elkartasun azokak
Sakanako ikastolek sustatuta Etxarri Aranatzen eta Altsasun eginen dira bihar.
Andra Mari, Iņigo Aritza eta Txioka ikastolek objektuak biltzen daramatzate azken asteak.
Erabilgarri diren eta etxean erabilerarik ez duten objektuak dira bildu dituztenak. Irene Lopez de Goikoetxeak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, jostailuak, liburua, CDak, DVDak, arropa, etxeko tresnak, dekoraziokoak eta beste asko jaso dituzte. Guztiak ere bihar ?prezio oso eskuragarrian? salgai jarriko dituzte Etxarri Aranatzen eta Altsasun eginen diren bigarren eskuko objektuen elkartasun azokan.
Ekimen horrekin Sakanako ikastolek Guaixe astekaria eta Beleixe irratiaren alde dirua atera nahi dute, ?diru-laguntzen murrizketaren ondorioz egoera larrian baitaude?.
Azokak Etxarri Aranatzen, estalopean, 11:30etik 15:00etara.
Altsasun, Foru plazan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

ezetz asmau lehiaketa

(2012-02-03 18:02 zahar-berri)

Oraingo honetan, Berbetan lehiaketan ezetz asmau atalean Debarroko jokoaren galderak eta erantzunak ematen dizkizuegu. 

1- zer irudikatzen du lauburuak? eguzkiaren mugimendua irudikatzen du.

2- Zer da arrakada? Belarritakoa

3- Gipuzkoatik zenbat Santiago bide igarotzen ziren Erdi Aroan? kostako bidea eta barneko bidea.

Ezetz asmauko irabazlea, Marisol Salamanca da. Zorionak!!! Goza ezazula oparia!

 

HITZALDIA: Irrintziak eta Zantzoak

(2012-02-03 13:59 gernikako berbalagun)

Otsailaren 9an, ostegunean, hitzaldi-solasa izango dugu kultur etxean. Iluntzeko 19:30ean. Karteleko koplak dioen moduan "zatoz eta gozatu, eztarri eta buru"

"Ezetz jakin" lehiaketa, urtarrileko irabazlea

(2012-02-03 13:43 gernikako berbalagun)

Urtarrileko irabazlea Gorka Etxebarria izan da. Segundo Olaeta Musika Eskolako irakaslea da bera, eta bigarrenez irabazi du saria Berbalagunek antolatzen duen lehiaketan. Lezama jatetxeko Estibaliz Lezamak lagun birentzako afarirako txartela eman dio, berak nahi duenean afari berezia jateko.


Oraingoan 75 erantzun jaso ditugu gure buzoian eta horietatik guztietatik 61k ondo erantzun dituzte galdera guztiak.


Otsaileko lehiaketa dagoeneko kalean dago eta Gernika jatetxeak emango du hilabete honetako saria.
Ikusi 2012-02-03an HITZAn ateratako berria eta Oizmendi telebistak emandako berria.

Urtarrilaren 28an Ereņozarrera

(2012-02-03 13:40 gernikako berbalagun)

Urtarrilaren 28an, zapatua, Gernika-Lumo - Barrutia - Elorriaga - Zabala - San Lorentzo ermita - Omako Baso margotua - Oma - Gabika - Ereņozar - Errekalde - Zelaieta - Kortezubi - Enderika - Barrutiabaso - Barrutia - Gernika-Lumo egin genuen. Goizeko 9:00etan 43 lagun ausart elkartu eta bideari ekin genion.

Zer ikusi genuen?


Barrutia dorretxea eta San Lorentzo ermita. Omako harana eta Baso margotua. Ereņozarren ermita, gaztelua, nekropolia eta bertatik ikuspegi panoramikoa. Gautegiz-Arteagako errotak eta Urdaibaiko mendi ibilbide eta bidegorri sarea.


Gure asmoa Arteagatik autobusez itzultzea zen, baina berandu heldu ginen eta itzulera ere, oinez egin behar izan genuen, 21 km guztira. Mela-mela eginda, baina pozik eguraldiak gehiago ez zigun egin-eta.
Taldearen argazkia San Migelen atara genuen, talde osoarena-edo, Arantza eta Pili non daude, bada? Ereņozarrek 447m ditu. Ermitaren azpian badira mende askotako asentamenduen aztarnak. Gaztelua, ermita zaharra eta nekropolia dira, besteak beste, tontorrak gorderik dituen aztarnak.

Barrutia Dorretxea da hau, ala Elorriaga? Hitzordura berandutxuago agertu ziren Ameli eta Melani? itxaroten egon ginen eta orain hor goaz aurrekoak harrapatu ezinik.



San Lorentzo ermitan lehenengo geldialdia egin genuen. Bertan, triptikoak banatu eta Iratxek irteeraren gaineko azalpenak eman zizkigun.
Aterri zegoen eta gu pozarren geunden.
Iratxek ez ezik beste guztiok ere, bageneukan zeozer esateko. Hara Juan Kruzen, Aniren eta Goioren azalpenak eman beharra!
Arantzak, Soniak, Marisak, Silviak eta Mari Karmenek ere euren solasalditxoa egin zuten.

Ezetz jakin non gauden!


Hemen, argazkiak ateratzen geundela euria hasi eta berbalagunokin bat egin zuen.

Hori gorridun hori, zer da zuhaitzetako marrazkia? Erdi erdian jarri eta mugitu ere ez da egiten.


Zuria, gorria eta beltza dira lehen artelanen koloreak. Beranduago kolore eta forma anitzak erabili zituen Ibarrolak.

Hona hemen gure neguko lorak!


Langileak, umeak, sorgina, basoko animaliak, muxua, begiak, ortzadarra, tximista, ... basoan aurkituko ditugun irudiak.


... eta lorak zaintzen gure artzainak, ...


1982an hasi zen Agustin Ibarrola bere etxe inguruko pinu landaketetan murgildu eta gaur egun horren ezaguna den arte lan hau margotzen.

Txano-gorritxu eta txano-urdintxu pozik ibili ziren.


Margo zuria, berak eskuz egindako eskailera eta emaztea lagun zituela barneratzen zen basoan hasierako urte haietan.


Hauek txanorik ez, baina guardasol ederra bai gero!


Lerro zuzen bat margotzeari ekin zion urte hasieran. Paperean hain sinplea dena erronka paregabea bilakatzen da oihalaren ordez paisaia erabiltzen denean.

Bai mutilek, maletan dituzuen denak atera, ez bustitzeko dena beharko duzue eta.

Eguraldi txarrari, aurpegi ona.

Gure artzainak nondik joan eztabaidatzen.

Heldu gara Omara.


Omako harana, auzoko duen Basondo haranarekin batera, gure eskualdeko txokorik ederrenetakoa da.

Bertako baserri, erreka, errota eta ermitak iraganeko nortasuna mantentzea lortu dute. Harana zeharkatzen duen Oma erreka haitz artean galtzen da barriro ere Gautegiz-Arteagan agertzeko.

Batzuk talaiatik ingurua ikusten, ez da horrela Andriu?

Gune honetan gure Ainhoa ibili zen argazkilari, gure argazkilari profezionalak huts egin zigun-eta.

Batzuek txokolatezko magdalena ederrak eraman zituzten, besteon enbidiarako.


Jan, jan, buelta luzea duzue oraindik eta.

Behea bustita eta inon jezarri ezin!

Hamaiketako ederra, ezta neskak?

Joserra, zelako zerbitzariak dauzkazun, baina!

Gure Patxi, zer pentsatzen ote dago?

Iņaki, hotzagatik ala erretzen zaudelako da ke hori?


Arteagako Errekalde errota.

Errekalde baserria.

Basatzan garra-garraka ibiliz gero hara zer pasatzen den, goitik behera basaz beteta etxera. Baina ez pentsatu denok horrela etorri ginenik, baldarrenak baino ez.


OHARRA: Otsaileko irteera 25ean egingo dugu, Gernika-Lumo - Fruiz. Goizeko 9:00etan udaletxe aurretik irtenda.


ZORION ETXE HONTAKO DENOI

(2012-02-03 10:29 sakanako mintzakide)

Santa Ageda koruak kalera aterako dira gaur eta bihar .

Bihar Santa Ageda bezpera dugu, ?etxe guztiak kantuz pozteko? eguna. Ohitura jarraituz, zenbait sakandarrek kalez kale zabalduko dituzte Santa Agedaren omenezko kopla zaharrak.
Ikastetxeetako haurrek emanen diote hasiera ospakizunei, gaur bertan. Haien atzetik etorriko dira udal musika eskoletako ikasleak, abesbatzak eta Santa Ageda bezperako tradizioa gogoko duten herritarrak. Makilak eskuan hartu, eta kalez kale zabalduko dituzte Santa Agedaren omenezko koplak. Bildutako puskekin asko eta asko merendatzera, txokolatea hartzera edo afaltzera bilduko dira.

Irurtzundarrek bihar, 18:30ean jarri dute hitzordua herriko kultur etxean. Aizpea euskara taldeak egindako deiarekin bat eginez, haur, gazte eta helduek kalez kale zabalduko dituzte martiriaren omenezko bertsoak. Bukaeran, denendako otamena izanen da Iratxo elkartean.
Irintarrak, urtero bezala, kalera aterako dira bihar, Santa Ageda bezperan. 20:00etan aterako dira elkartetik. Etxez etxe Santa Agedaren omenezko koplak abestu ondoren, afaria eginen dute elkartean.

Lakuntzako haurrak eta gurasoak, baserritarrez jantzi eta plazara aterako dira bihar, 16:30ean. Musika eskolako akordeoi-jole eta txistularien laguntza ere izanen dute. Elkarrekin, ordu eta erdi inguruko itzulia emanen dute herrian barna, makilek markatutako erritmora kantuan. Bukaeran, otordu ederra eginen dute bildutako puskekin. Abesbatzak, berriz, arratsaldeko 19:00etan dauka hitzordua, plazan. Makilak eta kriseiluak eskuan dituztela, bertso ederrak zabalduko dituzte herriko karriketan. Bukaeran, gustura afalduko dute elkartean, hurrengo egunean goiz esnatzeko beldurrik gabe.

Arbizuarrak bihar 18:00etan bilduko dira plazan, herritarrak kantuekin pozteko prest. Makila izanen dute lagun bakarra, eztarriz sano dabiltza eta. Santa Agedaren omenezko koplak abestuko dituzte karrizkaz karrika. Bueltan, eguraldiak laguntzen badu, aate txikia izanen da plazan parte hartzaile guztiendako.

Etxarri Aranatzen Santa Agedak koruek asteburu osoa bustiko dute. Andra Mari ikastolako eta San Donato ikastetxeko ikasleek emanen diete hasiera ospakizunei. Gaur 11:30ean aterako dira kalera, baserritarrez jantzita eta makila eskutan dutela. Bihar, berriz, udal musika eskolako ikasleen txanda izanen da. 18:00etan aterako dira musika eskola berritik, parke ingurutik. Fanfarrea lagun, Santa Ageda koplak abestuko dituzte. Txokolate beroa zain izanen dute plazan, hotza ateratzeko. Bukatzeko, Etxarriko abesbatza kalera aterako da 20:00etan. Eskusoinuaren eta makilen laguntzarekin kalez kale abestuko diote martiriari. Mahaiaren inguruan agurtuko dute eguna.

Bakaikuko abeslari txikiak goiztiar ibiliko dira. Bihar, 10:30ean jarri dute hitzordua herriko plazan. Makilak eskuan dituztela, gogoz abestuko dute urtero-urtero berritzen dute kantua, Santa Ageda andria, giltza handian jabia. Akordeoi-joleen laguntzarekin etxez etxe abestuko dute. Eskean jasotzen dutenarekin bazkari ederra eginen dute ihoteetan. Kinto eta kinto zaharrendako ere egun handia izanen da biharkoa. Jai giroan murgildu aurretik, etxez etxe abesten eta eskean ibiliko dira.

Iturmendiko eskolako haurrak abestera aterako dira gaur arratsaldean. Hotzari aurre egiteko ausardiak saria izanen du, eta bukaeran merendutxoa izanen dute. Bihar, Santa Ageda bezperan, ere kalera aterako dira iturmendiarrak. Iluntzeko puntuan hasiko dute kalejira. Santa Ageda koplak kalez kale abestu ondoren, auzatea eginen dute Aritzaga elkartean.

Altsasuarrendako egun handia da Santa Ageda. Horregatik, asko dira bihar haren omenez abestera aterako direnak. Musika eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak izanen dira lehenak. Bihar, 17:30ean aterako dira musika eskolatik. Fanfarrea lagun, Santa Ageda koplak zabalduko dituzte kalez kale. Ordu bete inguruko kalejira alaia eginen dute. 18:30ean, kalera aterako da jubilatuen elkarteko korua. Aita Barandiaran egoitzan dute hitzordua. Kantuan Iortia plazaraino joanen dira kalejiran. Bertan bat eginen dute Zubiondo elkarteko abeslariekin. Bi elkarteak joan zen urtean batu zituzten lehen aldiz haien ahotsak, eta gustura geratu ziren. ?Santa Ageda bezpera egun handia da Euskal Herrian, eta festa herrikoia egin nahi genuke? esan digu jubilatuen koruko zuzendariak. Haiekin abestera animatu dituzte altsasuar guztiak. Astean barna zenbait entsegu izan dituzte bi elkarteetan. Santa Ageda bezperako kopla ezagunez gain, Altsasuko bertso zaharrak ere prestatu dituzte.

Olaztiko udal musika eskolak eta ludotekak Santa Ageda koplak abestera gonbidatu dituzte herritarrak. Gaur, 17:45ean aterako dira ludotekatik. Baserritarrez janzteko deia egin dute. Kalez kale abestu ondoren, txokolate beroa izanen dute Kamiogaina jubilatuen elkartean.






Testuaren iturria: http://www.guaixe.net/ (moldatua eta zuzendua)




Bideoa: http://www.youtube.com/

Euskara pil-pil erara BAT, BI, HIRU... PINTXO!

(2012-02-03 01:43 Gasteizko Mintzalaguna)

Sukaldaritza ikastaroko hirugarren saioan pintxoen txanda heldu zen!! Hotza, epela eta beroa... denetarik izan genuen Errexala elkartean!!

Pintxoen errezetak
Pintxo hotza: Hondarraitz ogitartekotxoa
"Baso" pintxoa: kuiatxo krema ligth gasnarekin
Pintxo beroa: pikotxo piperra bakailaoz beteta



Argazki gehiago: HEMEN

Euskara pil-pil erara ARRAUTZOPILAK

(2012-02-03 01:04 Gasteizko Mintzalaguna)

Bigarren saio honetan ARRAUTZOPIL desberdinak egin eta dastatzeko aukera izan dugu. Oraingoan familiak (ama eta seme-alabak) izan dira Errexala elkartean sukaldatzen.
























Arrautzopilen errezetak:
Tipula eta aliolia
Pikotxo piperrak eta odolkiak
Tomate frijitu, saltxitxak eta gasnarekin
York urdaiazpikoa eta gasnarekin

Argazkia gehiago: HEMEN

Zinema euskaraz, Sestaon

(2012-02-02 16:54 ezkerraldeko berbalagun)


Gaur, hitzordua daukazue euskarazko zinemarekin Sestaon. Udal liburutegian, 19:00etan "Lucio" filmea izango da ikusgai

Beraz, badakizue, anima zaitezte euskaraz gozatzera!!!

GURASOLAGUN:EUSKARA PRAKTIKATU NAHI DUTEN FAMILIENTZAKO PLANA

(2012-02-02 10:22 aiaraldea)

Guztiok dakigu BERBALAGUN hitzaren atzetik euskara praktikatzeko eta euskaraz bizi ahal izateko espazio batzuk eraikitzen dituen ekintza konplexua dela.

Eta badago martxan, hainbat talderekin. Baina euskarak ez du muga ezagunik...

Guraso euskaldunak bazarete eta seme-alabekin eta zuena bezalako beste familiekin hainbat ekintzatan parte hartu nahi baduzue, hona duzue formatu berria: GURASOLAGUN (guraso berba-lagunak).

Familia plan ederra eta garai ekonomiko goibeletarako oso egokia: doakoa da.

Lehenengo kontaktua errazteko, planaren norabidea guztion artean adosteko eta balizko zalantzak egiteko, batzar bat egingo da, zu bertaratu zaitezen:

DATA: urtarrilak 27
ORDUA: 17:30
LEKUA: Basalarrina elkartearen egoitza (Azoka plaza)

Deialdi honetan seme-alabak ere gonbidatuta daude, begiraleren bat egongo da haiekin eta jolas-lantegitxo bat ere eskainiko zaie.

Dagoeneko Gurasolagun egitasmoak lehenengo urratsak eman ditu Laudion.>> Ia 30 gurasok eman dute izena seme-alabekin batera euskara praktikatzeko; aukera paregabea dugu lapikoen artean, mendi irteeretan edo esku lanak egiten guraso eta seme-alaben arteko erabilera guneak irabazteko.
Zuk ere izena eman nahi baduzu edo informazio gehiagorako: (-Laudioko AEK 607685744 - laudio_berba@aek.org).

Asko hazi da mintzalagun kopurua!!!

(2012-02-02 09:52 Gasteizko Mintzalaguna)

Urte berriarekin batera 2011ko Euskal Herriko Mintzapraktika egitasmoko datuak bildu dituzte, eta oso pozgarriak dira!
Izan ere, 4.800 lagun inguru ari dira, astero astero, mintzalagun programetan parte hartzen Euskal Herri osoan, iaz baino mila gehiago. Berbalagunak, gurasolagunak, euskalkilagunak, mendi taldeak... asko dira euskaratik eta euskaraz bizitzeko hautua egin dutenak.


Zu gabe ezin, zatoz eta egin!! Mintzalaguna, euskaldunon mundua.

www.gasteizkomintzalaguna.com

Generoaren inguruko mahai-ingurua

(2012-02-01 11:12 galdakako berbalagun)



Antolatzaileak: Galdakaoko gazte asanblada eta
Pantxike Galdakaoko emakumeak taldea

Noiz: Otsailaren 2an, 18:00etan.

Lekua: Torrezabal kultur etxea

Sarrera dohainik



Berbalagunok ere emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudenez, urtarrilaren 26an Torrezabalen egingo den mahai-inguruan parte hartzeko deia egiten dugu. Oso interesgarria eta baliagarria izango da hitzaldia, gainera solasaldia bukatu ostean tailerrak ere egingo dituzte.


BERBALAGUNOK ERE BERDINTASUNAREN ALDE!

[ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 - 23 - 24 ] Hurrengoa >

Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan