Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!

4.800 Mintzalagun inguru gara!

2012k2012 UrtarrilarEurope/Berlinn 27an

Urte berriarekin batera, 2011ko Mintzapraktika egitasmoko datuak bildu ditugu, eta pozik gaude. Izan ere,  4.800 lagun inguru ari dira, astero astero, mintzalagun programetan parte hartzen, aurreko urtean baino mila gehiago. Egitasmoak egonkortzeaz gain, indarra hartzen ari dira, eta bide horretan aipagarria da Iruñerriko taldeek izan duten partaide gorakada. Lekuan lekuko koordinatzaileen lana eta mintzalagunen aldaera  berriak dira arrakasta honen eragile nagusiak. Berbalagunak, gurasolagunak, euskalkilagunak, mendi taldeak…  asko dira euskaratik eta euskaraz bizitzeko hautua egin dutenak.

Zu gabe ezin, zatoz eta egin! Mintzalaguna, euskaldunon mundua.

 

11 mintza eguna 002

Gero eta mintzalagun gehiago gara

2012k2012 UrtarrilarEurope/Berlinn 13an

Ikasturte berriko datuak biltzen ari gara eta, oraindik bukatu ez dugun arren, argi dago orokorrean mintzalagun kopuruak hazi egin direla. Donostian, Getxon, Gasteizen, Arrasaten… mintzapraktika taldeak herri askotan ari dira urterik urte indarra hartzen. Baina bereziki aipagarria da Iruñerriko kasua: iaz 270 lagun ibili ziren egitasmoan, eta 2011-2012 ikasturtean 416k eman dute izena.

Zorionak berbalagun, mintzalagun zein mintzakide guztiei!

MINTZALAWOOD- Izan zaitez gure Izarra¡¡

2011k2011 UrriarEurope/Berlinn 7an
 

  •  IZAN ZAITEZ GURE MINTZA-IZARRA

 

Aurkezpen Mundiala Nafarroa Oinez 11n. Urriaren 16an Tafallan, Ikastola ondoko gunean Mintzalagunen txokoan topatuko gaituzue.

Zatoz eta egin argazkia zure lagunekin.

udan ere euskara praktikatu!

2011k2011 EkainarEurope/Berlinn 15an

Udan ere euskara erabiltzeari ez uzteko biderik zuzenena, bidea euskaraz egitea da. Barnetegi Ibiltarietan, bizikletaz eta oinez, ez dago eskola ordurik mintzapraktikara bideratuta daudelako, baina arduradunak irakasleak direnez edozein zalantza argitzeko prest dauzkazu. info+

Animatu eta ezagutu euskararen bide naturalenak!

MINTZA EGUNA 2011 ELIZONDON

2011k2011 EkainarEurope/Berlinn 6an

   Eguraldi ederra lagun 27o mintzalagun inguru bildu    ginen pasa den larunbatean Elizondon. Goizean goizik ederki girotu genuen herria, bertako fanfarreren laguntzaz. Aukera izan genuen Pello Iriarteren eskutik Elizondoko historia eta istoriak ezagutzeko, elkarrekin bazkaldu genuen Merkatuen plazan, ostean proiektuari egindako ekarpenagatik  ondoko mintzalagunak saritu genituen: Txomin Urrestarazu, Adelina Otxoa, Josean Gomez, Ainhoa Arroniz, Urko Ikardo eta Jon Mikel Goikoetxea. Bukatzeko dantzarako gogoak zituenek ederki probestu zuten egunari bukaera emateko.

Argazkiak


GAUR AURKEZTU DA MINTZA EGUNA

2011k2011 MaiatzarEurope/Berlinn 26an

Gaur Baztango Udalean aurkeztu da aurtengo Mintza Eguna. Bertan Martin Garde (Baztango Udaleko euskara zinegotzia), Oskar Zapata (Topagunea) eta Oianko Garde (Solaslaguna) egon dira egitarauaren berri ematen.

Mintza Eguna Elizondon

2011k2011 MaiatzarEurope/Berlinn 23an

Seigarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten, non eta Elizondon. Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten milaka lagunei eskainitako eguna da, uda aurretik, antolatzen den bilkura handia, Euskal Herri osoko Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun, Solaskide, Mintzakideak elkartzeko eguna.
Baztan eta Bortzirietako Solaslaguna egitasmoko Oianko Garderekin hitz egin dugu Mintzalagunari eta Mintza Egunari buruz.

Zer moduzko erantzuna izan du Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Solaslagunak hiru ikasturte hauetan?
Lehenengo urtean dinamizatzailerik gabe hasi ginen lanean, nahiko zaila izan zen taldeak martxan paratzea eta hauek funtzionatzen jarraitzea. Bi urtetik hona berriz, dinamizatzailearekin desberdina izan da, hobeki lan egin dugu, taldeen jarraipena, saio osagarriak, bloga eta bertze hainbat martxan paratu  ahal izan baitugu.
Erantzuna ezin hobea izan da, duela hiru urtetik hona hirukoiztu egin dugu mintzapraktikan ari diren jende kopurua, aurten 40 izatera ailegatu garelarik.  Inguruan jada, Solaslaguna hitza ez da hain arrotza, jendeak ezagutzen du eta geroz eta gehiago dira egitasmoan parte hartu nahi dutenak.

Zeintzuk dira aurrera begira dituzuen erronkak?

Gure erronka nagusia, taldeak tinkotzea edota finkatzea da, oraingoz jendeak errepikatzen du baina arras guti dira mantendu diren taldeak.
Bertzalde, jende gehiago erakarri nahi dugu egitasmora, herriak bertan parte hartzea inportantea da. Eta nola ez, Solaslaguna egitasmoa ahal den neurrian hedatu eta zabaldu nahi dugu, geroz eta oihartzun handiagoa izan dezan. Egitasmoa denon ahotan egon behar du!

Zein egitarau prestatu duzue Mintza Egunaren seigarren ediziorako?
Orain arte egindako Mintza Egunak  aski ongi antolatuak izan  direla uste dugu, guk ez dugu aparteko gauzarik eginen, aitzinekoen antzerakoa izanen da:
Goizean goiz ongi etorria eta hamaiketakoa eskainiko diegu gurera hurbiltzen diren guztiei.  Ondotik ibilaldi gidatua Elizondon barna fanfarrearekin alaiturik. Bazkal aitzinean, ohitura den bezala, bermuta hartuko dugu eta denak elkarrekin bazkaltzerat joanen gara Merkatu Plazara, eguraldi txarra eginez gero, bazkaria Baztango Pilotalekuan eginen dugu.
Bazkal ondoren, sari banaketa, bertsolariekin eta aurkezle berezien laguntzarekin eta bestari akabaila emateko erromeria izanen dugu Mikel Salaberriren eskutik.

Argazkia: Ttipi-ttapa

Alemaniar batek etorkinei euskara irakasteko metodo ezberdina asmatu du

2011k2011 MaiatzarEurope/Berlinn 20an

Andoain, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Villabonako udalek babesten dute ekimen hau eta Azkoitiara ere zabaldu da berriki.

Ekainaren 4an Mintza Eguna Elizondon!!

2011k2011 MaiatzarEurope/Berlinn 9an

Ekainaren 4an Mintza Eguna Elizondon!!
Mintza Egunaren seigarren edizioa ospatzeko Nafarroara itzuliko gara, Elizondora hain zuzen ere. Bertan  jai egun bikain bat pasatzeko lanean ari gara Baztan eta Bortzirietako Solaslaguneko dinamizatzailearekin batera.  Ekainaren 4an izanen den Mintza Egunerako hauxe da prestatzen ari garen egitaraua:
-    11:00: Ongi etorria
-    12:00: Ibilaldi gidatua
-    13:30: Mintza bermuta
-    14:30: Bazkaria Merkatu Plazan (euria eginez gero frontoian eginen da).
-    16:00: Sari banaketa
-    16:30 Euskal Erromeria

Mintzapraktika egitasmo berriak martxan: Trapagaran, Andoain eta Asparrena

2011k2011 MaiatzarEurope/Berlinn 3an

Trapagaranen (Bizkaia) euskara praktikatzen arituko diren Berbalagun taldeak biltzen hasiko dira dagoeneko izena eman duten lagunekin. Bizkaiko Meatzaldean hiru ziren orain arte berbalagun egitasmoa martxan zuten herriak: Muskiz, Abanto-Zierbena eta Ortuella. Orain Trapagaranekin eskualde osoan martxan dago egitasmoa. Une honetan ehunetik gora izan dira praktika jardueretan parte hartu zuten lagunak, eta antolatzaileek aurreko urteetako arrakastari eustea dute helburu ikasturte honetan.


 

Andoainen (Gipuzkoa) ere mintzalagun programa gogotsu hasi da.  Andoaingo AEK eta Udalaren arteko hitzarmena bada ere, herriko beste eragile askok parte hartzen dute programa honetan (euskara elkarteak, irakaskuntza zentroak eta kirol taldeak).


Bi horiez gain, Asparrenan (Araba) berbalagun egitasmoa maiatzaren lehen hamabostaldian abiatuko da. Horretarako aurkezpen bilerara deitu dute maiatzaren 13an, arratsaldeko 19:30ean, Araiako udaletxean. Bertan, egitasmoaren gaineko xehetasunak jasotzeaz gain, berbataldeen osaketa eta taldekideak ezagutu ahal izango dira. Iaz Agurainen abiatu zen egitasmoa Arabako Lautadan zabaltzen ari da eta irailetik aurrera Dulantzin ere martxan jartzeko asmoa dute bertako eragileek.