e-mintzalaguna izan nahi duzu?
Horrela bada, www.mintzapraktika.org zure aukera da. Sartu, Skype atalean klikatu, izena eman eta listo. Geu jarriko gara zurekin harremanetan eta azalduko dizugu egin beharrekoa. Oso erraza da, ez da deus ordaindu behar eta laguntza handia eskainiko duzu.
Izan ere, e-mintzapraktika egiteko aukera martxan jarri genuenetik hainbat izan dira izena eman duten lagunak eta mintzapraktika taldeak martxan jartzeko ohiko euskal hiztun prestu gehiago behar ditugu.
Antzeko zaletasun eta interesak dituen jendearekin topatzeko beste aukera bat sortu da orain. Lagun berriak egin, solasaldi lasaiak izan, munduan zehar dauden euskaldunak edo euskara ikasleak ezagutu eta beraiekin harremana hartzeko. Mintzapraktikak espazioaren mugak gainditu ditu, animatu eta izan e-mintzalaguna!






2008ko Otsailaren 14an at 6:13 pm
Areetan(Getxon) bizi naiz eta inguruko lagunekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera gutxi ditut.Horrexegatik,hemendik urrun ez dagoen talderen bat baldin baduzue,eskertuko nizueke dei edo mezu baten bidez jakinaraztea-
44 urte ditut,eta arratsaldeetan baino ez dut ordu libreak,lauretatik seietara.
Eskerrik asko
Agurtzane.
Tfno.znb:639248081
2008ko Otsailaren 16an at 12:14 pm
kaixo, mintzapraktika egiteko aukera ona iruditzen zait.