Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

"Irrintzi ikastaroa"

(2010-02-09 00:30 gernikako berbalagun)

Lehenago irrintzilariak mezulariekin lotzen bazituzten ere, gaur egun irrintzia eta umore ona elkarren lagun onenak ditugu. Ugariak dira irrintziarekin lotzen gaituzten jaiak edo ospakizunak, eta bereziki ate-joka dauzkagun Inauteriak edo Aratusteak.
Hori dela-eta animatu nahi zaituztegu "BERBALAGUN"ek laugarren urtez antolatu duen "Irrintzi ikastaro"an parte hartzera. Kartelean ikus ditzakezue ikastaroaren zehaztasunak, Amaia Garcia izango dugu irakasle eta beregandik ikasiko dugu arnasketa kontua, kanon ezberdinetako irrintziak nola bota, amaierarik egokienak, ...
Hobeto ikusteko edo kopiak atera nahi badizkiozue, handitzea baino ez duzue, nola? klikatu gainean eta kito.
Halako aukerak ez dira sarri-sarri izaten; beraz, animatu eta eman izena lehenbailehen.

Pirritx eta Porrotx

(2010-02-08 15:50 aiaraldea)

Datorren ostiralean, otsailaren 12an, arratsaldeko 17:00etan Urduñako Josefinos gunean, Pirritx eta Porrotx izango ditugu. Oso aukera polita umeak eramateko. Sarrera 2 ?.

(2010-02-08 12:55 sakanako mintzakide)


Kima euskara taldea altsasuarren eta inguruetako euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera bulkatzen saiatzen da baita euskararen erabilera ludikoa eta sortzailea ere. Horrela talde honek sustatutako komiki mutu lehiaketari 373 parte-hartzailek erantzun diote. Hauek guztiak epaileen esku daude eta haien epaiaren berri ostiralean emanen du Kima euskara taldeak, 20:00etan Gure Etxea eraikinean eginen duen ekitaldian. Era berean, asteburu honetan Gure Etxea eraikinean ere lehiaketara aurkeztutako komiki onenak ikusgai izanen ditugu. Ez galdu aukera!!

Atzoko mendi irteera eta agendatxoa

(2010-02-08 11:25 mintzakide)

Atzo, otsailak 7, Mintzakide Mendi Taldeak izugarrizko txango polita antolatu zuen Iratxetatik San Pelaio ermitara. Ia 20 lagun elkartu ginen eguraldia lagun izan genuelarik.
Arratsaldeko 14:30ak aldera bukatu egnuen txangoa eta Iratxetako elkartean pote bat hartzeko aukera izan genuen.
Atzo ateratako argazki guztiak HEMEN ikus daitezke.


Aste honetako agendatxoa:
  • Otsailaren 11n, ANTZERKIA: ?SOUVENIR, HISTORIAKO KANTARIRIK TXARRENA?. Maskarada taldearen eskutik. 20:30ean Nafarroako antzerki eskolan.
  • Otsailaren 12an, larunbatarekin, BURLATAN KANTUZ, 12:00etan Elizako plazatik.

"Ezetz Jakin" lehiaketaren sari ematea

(2010-02-04 20:16 gernikako berbalagun)

Urtarrileko "Ezetz jakin" lehiaketaren irabazlea Ajangizeko Itziar Gerrikaetxebarria izan da. Berak ezin izan du saria jaso eta beren izenean, senarrak eta lagun batek jaso dute.

Oraingoan, hirurogeita hamazortzi lagunek hartu dute parte eta horietatik erantzun guztiak ondo eduki dituztenak 49 izan dira. LEZAMA jatetxeak eman du saria, bi lagunentzako afaria.

Jakin izan dugunez, EPAn ikasten dabilen bateren batek ardura hartu zuen 30 lagunen lehiaketak BERBALAGUNeko buzoian sartzeko, baina ahaztuta Bilbora eraman zituen eta ez ziren heldu heldu behar ziren lekura. Beraz, egon behar zirenak baino 30 lehiaketa gutxiago izan dira jaso ditugunak. Nor izan ote da erruduna?



Saria jasotzeko unean: ezkerretik hasita, Igone Olabarria (AEK), ? Zorrozua, Estibaliz Lezama (Lezama jatetxekoa), Pili Ibarra (Berbalagun), Idoia Fernandez (Euskara zinegotzia), Txebi Arriaga (irabazlearen laguna) eta Kepa Karakuel (Busturialdean Euskaraz Bizi taldekoa).

Planet 51

(2010-02-04 16:33 aiaraldea)




Planet 51 filma, otsailaren 6an eta 7an, Laudioko Lanbide heziketaren gunean, arratsaldeko 17:30etan, proiektatuko dute. Sarrera 2 ?.

urtarrileko-otsaileko berbetan

(2010-02-04 16:22 zaharberri)

Otsailarekin batera hemen eskaintzen zaizuen ?Berbetan? hilabetekari honetan,

Berba lagunentzako eta euskaltegietako ikasle zaretenontzako informazio

interesgarria aurki dezakezue.

Bada, euskal agenda, lehiaketa, euskaltegiko ekintza, astebukaera ekintza eta Zahar-Berriko berba lagun programaren berri ere ematen zaizue.

Lehiaketan parte-hartzeko Zahar-Berriko emailera bidali erantzun zuzena: zaharberri@aedelkartea.com

Zozketa batean sartuko zarete.

 

 ?Berbetan? jaisteko, ondorengo link honetan sakatu behar duzue:http://www.box.netshared3mb405y56l

ABADIÑON AUZORIK AUZO!!

(2010-02-04 12:40 BERBALAGUN)

Aurreko igandean Abadiñon AUZORIK AUZO ibilaldia egiteko gonbitea jaso genuen Durangaldeko Berbalagunok. Taldez talde, dinamizatzaileok informazioa pasatzen ibili baginen ere, azkenean eguraldi kaskarra zela eta ziur gaude batek baino gehiagok iganderako planak aldatu zenituztela. Hurrengo batean izango da!!
Durangaldeko Berbalagun dinamizatzen ari garenon aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei bertaratzeko gonbidapena luzatu zigutelako eta ea hurrengoan eguraldi hoberik dugun!


Martxoaren 6an SAGARDOTEGIRA GOAZ!!!

(2010-02-04 12:36 BERBALAGUN)



Durangaldeko berbalagunak, euskara ikasle zein euskaltzaleak,?ADI!!
Martxoaren 6
rako jarri dugu hitzordua. Gipuzkoa aldeko sagardotegiren batera txangoa prestatzen ari bagara ere, izena eman daiteke jada!
Tokia, dirua eta bestelakoak lotzen ditugunean kartelez josiko dugu Durangaldea.
Hala ere, ez itxaron eta eman zure izena!!


Izena emateko tokiak:
Durangaldeko Berbalagun: Durangaldea@aek.org edo 639400786
Berbaro Euskara elkartea 946201918
Durangoko Udal Euskaltegia 946030040
Durangaldeko AEK euskaltegiak, Durangoko Abarrak, Elorrioko Abizari , Berriz, Abadiño eta Zaldibar. 946817349 edo 946582111
Durangoko euskara zerbitzua 946030016

TXITXIBURDUNTZI EGUNA Otsailaren 7an

(2010-02-04 12:24 BERBALAGUN)

Inauteriak gainera datoz eta horrekin batera, Txitxiburduntzi Eguna ere hemen da. .

Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Sasikoipetsu, Basatoste etab... Herririk herri izen propioarekin.
Garizuna aurretik egiten den ospakizuna da eta tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago. Herrietako jendea basora abiatzen da burduntzian erretako txorixo eta enparauak jatera.

Durangaldean Elorrion, Zaldibarren, Durangon,Abadiñon, Berrizen,? ospatuko da. Hainbat elkarte edo udalek antolatutakoak zein norberak kuadrilan, familian,..ospatuko dituenak.
Adibide modura Durangon antolatu dena:
Txitxiburduntzi 2010
alpino tabira mendizale elkarteak
antolatuta
Ibilbidea: Andra Mari - Santa Lucia - Landaeder
Irteera, Andra Marin goizeko 9 etan.
Alpinok sua eta edariak jarriko ditu, norberak gogoa eta txorizoa.
Zu ere zeren zain zaude? Bada, hartu txorizo-korda eta abiatu zaitez zure berbalagun, bikote, guraso, ume edo lagunekin basora! ON EGIN!


(txitxiburduntzi eguneko argazkiak, komentarioak,.. blogean argitaratu nahi badituzue, bidali helbide honetara durangaldea@aek.org)

ABADIÑOKO BERBALAGUN TALDEAK HASI DIRA DAGOENEKO

(2010-02-04 12:08 BERBALAGUN)

Azaro eta abenduan izen emate kanpaina egin eta martxan jarri dira jada Berbalagunak Abadiñon. 35 lagunek baino gehiagok eman du izena eta 5 berbatalde sortu dira herrian. ANIMO ZUEK!!!


Gogoratu, berbalagun egitasmoetan parte hartzeko aukera oraindik ere badagoela.
Hona hemen ABADIÑOKO BERBALAGUN TALDEAK:
Astelehenetan
iluntzean, 20:00-21:00: Irlandesean(Matiena)
Astearteetan eguerdi aldean, 15:00-16:00: Soloanean(Zelaieta)
Arratsaldean, 17:00-18:00: Errotan(Matienan)-momentuz lekua aukeratu arte.
Asteazkenetan goizean, 10:00-11:00: Atsegin tabernan(Matiena)
Ostiraletan eguerdi aldean, 15:00-16:00: Errotan(Matiena)- momentuz lekua aukeratu arte.

Berbalagunon Agenda, Bilbo

(2010-02-04 12:07 mahatsorriak)

2010eko otsaila, agenda

ANTZERKIA Durangoko SAN AGUSTIN Kultur gunean

(2010-02-04 12:03 BERBALAGUN)

XABINEITOR
"Xabineitor superheroi euskalduna?

Datorren igandean Durangon izango dugu GORRINGO ANTZERKI TALDEAk eskaintzen duen antzezlanerako gonbitea jaso dugu Berbalagunok. Berbalagun egitasmoren batean parte hartzen baduzu edo euskaltegietako ikaslea bazara %50eko deskontua izango duzu. Sarrerak hartzean zein berbalagunetan edota euskaltegitan zabiltzan esatearekin nahikoa da.
Animo eta gozatu antzeslan honekin!! Berba egin, lan egin, oparitu, jolastu, gozatu, barre egin , maitatu, , dantzatu,?.. euskaraz!!!

(2010-02-03 09:42 BERBALAGUN)


SAN BLASAK ABADIÑON!!


?Abañon bazkaldute Urkiolan gora?.?
?Abadiño San Blasetan, Abadiño San Blasetan, neska zaharrak bentanetan, neska zaharrak bentanetan, mutil zaharrak engainetan..ieupalaa!!

Abadiñokoak San Blasak ospatzen hasiak badira ere, otsailaren 3an Berbalagunak ere bertan egongo gara ferixie ikusi, taloa txorizoaz jan eta mingaina astintzen euskaraz.

San blasetako egitarau majoa hemen klikatuta ikusteko aukera izango duzue.

Aurtengo edizioan abadiñoko kultura sailak, bertan, eguneko argazki lehiaketan parte hartzeko aukera zabaldu du. Beraz, argazki dexenterik edo baduzue, bidali bertara.

Abenduaren 18an

(2010-02-03 09:34 BERBALAGUN)

URTE AMAIERAKO JAIA Durangon
Berbaro euskara elkartearen txokoan batu ginen Durango eta inguruko berbalagun, euskara ikasle, irakasle eta euskaltzaleak.

Aurretik Goienkalen sabelak berotu, mingainak astindu eta giro ezin hobean aritu ginen. Berbatalde ezberdinetako partaideak elkar ezagutzeko parada izan zuten .
Afaldu ondoren Abarkas eta Lazkano bertsolariak aritu ziren, puntuka baino ?puntaka?. Bertakoen barre algarak ez ziren makalak izan ba! Hauek saiotxoa amaitu ondoren kantu papera eskuetan hartu eta jo ta su eztarria astintzeari eman genion?a zer nolako euri jasa hurrengo egunean!












Urteari benetan amaiera polita eman genion Durangaldeko BERBALAGUNEK!!

[ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 ] Hurrengoa >

Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan