TXOOOOOTX!!! Zatozte Rezola Sagardotegira!

2010/01/25 | Gasteizko mitzalaguna | Atalak: MINTZALAGUNEKO ekintzaK

SAGARDOTEGI garaia hasi berri den honetan, OTSAILAREN 20an Astigarragako Sagardotegi batera bazkaltzera joateko gonbidapena luzatzen dizuegu.
Gasteizko Mintzalaguna REZOLA SAGARDOTEGIRA doa eta autobusa antolatuko dugu Gasteiztik.

Honako hau izango da plana:
11:30ean autobusa Gasteiztik
14:30ean Sagardotegian bazkaldu eta txotx!
20:00etan buelta Gasteiza

Menu normala 26 eurokoa da. Sagardotegiari buruzko informazio gehiago ikusi nahi izanez gero, klikatu mezuaren izenburuaren gainean.

Bestalde, autobusa ordaintzen laguntzeko, bakoitzak 4 euro ipintzea eskatuko dizuegu.

Sagardotegira etortzeko, erantzun zuen helbide elektronikoetan jasotako mezuari edota bidali mezua mintzalaguna@geugasteiz.com helbidera, zuen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz,
OTSAILAREN 4A BAINO LEHEN!. (azkar ibili, autobusean plaza mugatuak daude-eta!)

MINTZALAGUNEKO POTEO IBILTARIA

2010/01/25 | Gasteizko mitzalaguna | Atalak: MINTZALAGUNEKO ekintzaK

Kaixo, Mintzalagunok!

Datorren ostiralean, hilak 29, Mintzalaguneko 1. poteo ibiltaria egingo dugu! Alde Zaharrean izango da 1. poteo hau, apuntatu ondo hitzordua:

Noiz: Urtarrilak 29, OSTIRALA
Ordua: iluntzeko 19:00ak
Non: Hala Bedi Taberna

Mintzalaguneko poteo ireki honetan nahi duenak parte har dezake, zatozte denok!

URTE BERRI ON DENOI

2010/01/11 | Gasteizko mitzalaguna | Atalak: Mintzalaguna

Kaixo, Mintzalagunok!

Zer moduz hasi duzue 2010. urtea? Guk oraindik taldeak ateratzen jarraitzen dugu, baina egon lasai, gutxi falta da eta laster izango duzue gure berri. Bitartean, hementxe uzten dizuegu arreta eman digun albiste bat…

http://www.eitb.com/albisteak/bitxikeriak/osoa/328396/herritarren-44ri-ez-zaio-gabonetako-oparia-gustatu/

Eta? Zuei gustatu al zaizkizue Olentzerok utzitako opariak? Anima zaitezte eta erantzun mezuari, ea zeinek jaso duen oparirik politena, orijinalena, itsusiena, bereziena…

Mintzalagunak KALAKAn

2009/11/13 | Gasteizko mitzalaguna | Atalak: Mintzalaguna

Telebista mundua gustuko duzu? Ez duzu gustuko baina ikusi nahi zenuke zuzeneko saio bat nola egiten den? Mintzalagunaren eskutik hori eta gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Datorren ABENDUAREN 17an Gasteizko Mintzalagunetik KALAKAra ikusle joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Mintzalagunekin elkartzeko beste aukera paregabe bat!

Autobusa 19.30ak inguru gure bila etorri eta Miramongo estudioetan zizka-mizkak emango dizkigute, Kalakako saioa bertatik bertara ikusteko gero. Eta saioa amaitutakoan, 23.30ak inguru, Gasteiza buelta berriro.
Ez esan plan ona ez denik!!!

Animatuko zarete? Bada bidal iezaguzue posta elektronikoa mintzalaguneko helbide elektronikora zuen izen-deiturak zehaztuz eta adi ibili, leku mugatua da eta!

AURKEZPEN EKITALDIA Farelinako Lorategia kafetegian

2009/11/13 | Gasteizko mitzalaguna | Atalak: Mintzalaguna, MINTZALAGUNEKO ekintzaK, GASTEIZKO agenda

Ederki izan ginen Aurkezpen Ekitaldian, ezta?

http://farm3.static.flickr.com/2572/4143906889_8861a64ee2_m.jpg

http://farm3.static.flickr.com/2689/4144669768_21bcbf064c_m.jpg

Jende andana bildu ginen

http://farm3.static.flickr.com/2762/4144676238_a19501a05b_m.jpg

http://farm3.static.flickr.com/2516/4144679236_6d7400379c_m.jpg

Eta Ainhoa Aierbe aktoresa ere gurekin izan zen

http://farm3.static.flickr.com/2720/4143912749_2fa006f9be_m.jpg

:: Hurrengo orrialdea >>

Gasteizko Mintzalaguna

| Hurrengoak >

Otsaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

Besterik

XML Feeds

What is RSS?

powered by b2evolution free blog software