Uda honetan oporretan bazoaz, disfrutatzen zauden lekutik postalik ederrena aukeratu eta bidali iezaguzu zure esperientzia kontatuz: zelako bidaia da egin duzuena, lekuaren ezaugarriak, bitxikeriak, anekdotak… erakargarrien iruditzen zaizuena. Goazen elkarri oporrak kontatzera!!
Postalak bidaltzeko epea: ekainaren 25etik irailaren 7ra
Nora bidali:
GEU elkartea-Gasteizko Mintzalaguna
Pedro Asua kalea, 2-3. Solairua (seminario zaharra)
01008
Gasteiz
Sariak:
*Postala bidaltzen diguzuen parte hartzaile guztien artean bi pertsonentzako afaria zozketatuko dugu jatetxe arabiar batean.
Bidaia exotiko bat oparitzea ezinezkoa zaigunez, fikziozko bidaia izango duzue gastronomiaren bitartez.
*Gasteizko Mintzalaguneko Blogean eskegiko ditugu erakargarrienak, guztiok irudiak ikusi eta eskutitzak irakurtzeko.
IKASTURTEKO AZKEN POTEO IBILTARIA!!
JUDIMENDI AUZOAN
UZTAILAK 2 OSTIRALA,
19:30EAN KILKERRA TABERNAN (Pepe Ubis plaza, 13)
Gasteizko Mintzalagunok, honakoan, Judimendi Auzoa izango dugu elkargune. Poteo hau berezia izango da, datorren ikasturtera arte agurtzekoa baita.
Animatu zaitezte!!

Bi anai bi anaiek osatzen dute. Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagola dira Bi anai. Urte eta erdiz www.27zapata.com blogean Imanolek argitaraturako poemak hartu eta Mattin Epelde Pagolak musika jarri die eta elkarrekin osatu dute Komuneko paperean izeneko ikuskizuna.
Poema hauek komuneko paperean idatziak dira eta komunean irakurtzekoak. Horregatik komun bihurtuko dute Parral tabernako eszenatokia, eta giro intimistan horzkadaka errezitatuko eta kantatuko dituzte poemak, inor indiferente ez uzteko ahaleginean.
Asteartean, 20:30ean Parral tabernan
GEU elkartearen eskutik




EDERKI PASA GENUEN ARRASATEKO MINTZA EGUNEAN. Hemen dituzue argazki batzuk. Animatu komentatzera!!







| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | Current | > >> | ||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||