Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

A ZE MARTXA SAGARDOTEGIAN

(2010-03-26 12:54 berbalagun)

apirilaren 24an euskaldunon bazkaria + kulturgileen plaza

(2010-03-26 10:33 Deustukoberbalaguna)


Egia ala gezurra, begi bien artean sudurra

(2010-03-25 19:33 sakanako mintzakide)

Euskarazko ipuinak gustoko badituzu ezin dezakezu aukera hau galdu. Martxoaren 26an, ostirala, 19:00etan Iortia kultur gunera hurbil zaitez!!

MENDI IRTEERA ETA PARRILLADA

(2010-03-25 14:58 galdakako berbalagun)

Apirilaren 18rako plan itzela proposatzen dizuegu. Aek-k irteera polita proposatu, eta guk, noski, laguntzeko prest agertu gara. Baina ez soilik laguntzeko, baita ederto pasatzeko ere. Eguneko plana proposatzen dugu oraingoan, iada udaberrian sartuta gaudela, egunak gero eta luzeagoak direla ikusita... zergatik ez dugu udaberriak dituen kolore politak aprobetxatuko?

Eta horixe da egingo duguna! Nabarnizera joango gara egun pasa! Ezagutzen al duzue Nabarniz? Nabarniz, Bizkaian, Busturialdean, Markina eta Ereņo artean dagoen herritxo bat da.

Apirilaren 18an bertara joan eta herria bera, bere inguruak eta bere "castroa" ezagutuko ditugu. Bertan gaudela Iluntzarrera igi gaitezke, Nabarnizeko mendirik altuena dugu iluntzar bere 728 metroekin.
Bere "castroa" ere bisitatu egingo dugu. Burdin Aroan eraikitako harresidun herria dugu hau. Bere harresiek babestu egiten zituzten garai hartako biztanleak. Gaur egun harresiak baino ez dira geratzen, herria bera desargetu baitzen. Baina gure herrialdea nolako izan zen ezagutzen laguntzen digute.Ibilbidetxua egin ostean, tripazorriak baretzeko, Karmeloren Baserrira hurbilduko gara. Bertan parrillada itzela ospatuko dugu!! Indarrak hartu beharko dira, egunak luzatzen doaz eta!

Animatu eta etorri gurekin! Ederto pasako dugu eta!

Informazio gehiago lortzeko edota izena emateko deitu 94 456 41 19 telefonora, edo idatzi helbide elektroniko honetara.

Euskararen Astea, ostiralean, musika

(2010-03-25 11:58 mahatsorriak)

Ostiral honetan, martxoak 26, Euskararen Astearen barruan, musikarako parada dugu. Ordu beteko hitzaldi-merienda  egongo da Bermeoko Irritzilariekin. Bertan azalduko dizkigute,aeuren kezkak, esperientziak, irrintziaren errekuperazioaren alde egiten ari diren lana eta irrintziaren kantakera. Gero Santutxu Kantari izango dugu Osabi taldearekin auzoan zehar.

Bermeoko Irrintzilariekin hitzaldi-merienda
Martxoaren 26n, 19:00etan
Non: 'Garoa' Elkartean (Alicante kalea), Santutxun.

Santutxu Kantari (Osabi taldearekin)
Martxoaren 26an, 20:00etan
Non: Santutxun zehar.



Bermeoko irrintzi taldea
Cargado por eitbcom. - Descubre más vídeos de vida & estilo.

Apirilaren 17an, sagardotegira

(2010-03-25 09:59 aiaraldea)

Urtero bezala, Aiaraldeko berbalagunok sagardotegira joateko irteera antolatu dugu. aurten Usurbilgo "Aginaga" sagardotegira joango gara apirilaren 17an. Bazkaria izango da eta autobusez joango gara. Bakoitzak 27 ? ordaindu beharko du. Aiaraldeko berbalagunak elkartzeko eta sagardotegiko giroaz gozatzeko aukera polita izan daiteke. Anima zaitezte eta eman izena apirilaren 12an baino lehen!

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

(2010-03-24 20:52 sakanako mintzakide)

Nafarroako euskalgintzak deituta horixe aldarrikatuko da maiatzaren 15ean eginen den manifestazioan.
Dagoeneko ehun eragilek baino gehiagok eman dute izena. Horien artean daude AEK, Aizpea euskara taldea, Kima euskara taldea, Castillo Suarez (Arakilgo euskara teknikaria) eta Bierrik Fundazioa.

SAGARDOTEGIAN? ZORAGARRI!!

(2010-03-24 13:09 berbalagun)

Urteroko sagardotegi irteerak ez du sekretu edota misterio handirik. Ia egun berean, leku berera gauza bera egitera. Horrela izan arren balorazioa ere beste guztia bezain ohikoa da: Ikaragarri ona!!!Esaten dute imagina edo irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duela, ikusi argazkiak eta pentsatu datorren urtean autobusa galtzen utziko duzun.

YOGARI AGUR ETA XABOIGINTZA ATZERATU

(2010-03-24 12:54 berbalagun)

"Erlaxatu bai, baina izerditu ere bai" izan dira Yoga ikastaroan parte hartu dutenen hitzetako batzuk. Antza, uste zuten baino postura bihurriagoak ikasi behar izan dituzte Yoga kideek. Beraz, lasaitzea baino gehiago omen da Yoga kontua!Xaboigintzari dagokionez, ikastaro interaktiboa egitea pentsatu zen, hots, Berbalagunkideek eurek emandakoa. Horretarako, xaboigintzan interes handien zuen

GORA BIHOTZAK !!! MUGITU GORPUTZAK !!!

(2010-03-22 17:39 galdakako berbalagun)

Dagoeneko udaberrian sartuta gaude eta udarako prestatzen hasi beharko dugu, ezta?
Negu hotz eta luze honek gure giharrak uzkurtuta utzi ditu, eta udaberriarekin batera hauek guztiak luzatzen eta aktibatzen hasi beharra dago!

Horretarako paseo talde berria sortu nahi dugu! Dagoeneko batzuk prest udari begira "bikini operazioa" egin nahian! Anima zaitez eta etor zaitez gurekin!

Astelehen, astearte eta ostegunetan Arantzilera itzulia egingo dugu. Arratsaldeko 5etan atera eta 6etarako bueltan egongo gara. Ibilbide polita eta atsegina lagunartean egiteko! Animo! IBIL ZAITEZ EUSKARAZ!!!

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 94 456 41 19 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara.

Gasteizko harresia

(2010-03-22 15:59 aiaraldea)



Martxoaren 13an, Berbalagunok Gasteizko harresia bisitatu genuen. Zoragarria benetan. Gainera, bisita eta gero txokolate gozo bat hartu genuen berotzeko. Badakizue, Siberia-Gasteiz...Argazkiak ikusi nahi baduzue klikatu hemen.

Euskarazetamol antzezlana, auzoan.

(2010-03-22 13:56 mahatsorriak)

Bihar, martxoak 23, ez ahaztu, arratsaldeko 19:30ean Bikoteatroren Euskarazetanol antzezlana. Solokoetxeko DBH institutuan; debalde, gainera.

EuskarazetamolEuskarazetamol Euskarazetamol Euskarazetamol Euskarazetamol EuskarazetamolEuskarazetamol

DANTZA IKASTAROA MARTXAN DA!!!

(2010-03-18 20:15 galdakako berbalagun)

Pasa den ostiralean, martxoaren 12an, gure lehen saiotxoa izan genuen. Batzuentzako euskal dantzekiko lehen harremana izan zen, gehienentzako ia ia.

Hiru dantza ikusi, ikasi eta dantzatu genituen: Txulalai, San Petrike (edo ipurdi dantza) eta Zapatain dantza. Zubia dekogu bitarteko, beraz etxean praktikatu beharko da, datorren ostiralean ahaztuta ez izateko.


Esperientzia oso polita guztientzako, eta bereziki kanpotik Euskal Herrira etorritakoentzako; euskara ikasteaz gain, euskal ohiturak... eta, noski, dantzak, ikasten animatu baitzaigu gure Burgoseko Jimena.


Nahiz eta euskaldunak oso arraro dantzatzen dugun komentatu, oso gustura ibili zen; bai bera, baita beste guztiok ere. Eta denbora eta praktikarekin gure irakasle maiteak, Haritzek, aipatzen digun "soltura" hori lortzea espero dugu.

Hori bai, hauxe, euskara bezalaxe... praktikatu egin behar da ikasteko! Eta gu, ikastaro honekin gauza biak praktikatzeko asmoa dugu: euskal dantza eta EUSKARA!



Beraz, ez ezazu aukera hau gal! Animatu eta etor zaitez gurekin ostiralero! Ederto pasako dugu eta. Ea ikasturte bukarerako erromeria oso bat dantzatzeko kapazak garen!

MAIATZAREN 8AN ZUMAIAKO ALGORRI ZENTROA ETA FLISCH-AK IKUSTERA JOANGO GARA BERRIKETAN EGITASMOTIK

(2010-03-18 15:27 berriketan)

Aupa Berbalagunok!

Datorren maiatzak 8rako Zumaiara irteera egingo dugu Berriketanetik. 9:30ak inguruan zumaian gelditu eta Algorri interpretazio zentroa ikusiko dugu. Algorri, ingurumen heziketarako beharrezko azpiegiturak dituen natur zentro modernoa da, hala nola, ikus entzutezko gela, langela, liburutegia, erakustaretoa...etab., eta hau guztia naturgunetik oso gertu.

 

centro6

 

Ondoren gia bat lagun dugularik ordu eta erdi inguruko ibilbide gidatua egingo dugu Zumaiako flisch-en inguruan. Zumaiako Flysch-a munduko azaleramendurik garrantzitsu eta ikusgarrienetariko bat da duda barik. Lurraren historia irakur daitekeen liburu ireki bat da. Irteerak modu oso didaktikoan K/T muga, aldaketa klimatikoak, Pirineoen altxatzea...etab. erakusten ditu.

ubicacion

 

Zer da flyscha?

 

Flysch. Hitza ezaguna da, eta askori Zumaiako labarrak etortzen zaizkie burura hura entzundakoan. Baina, berez, ez da Zumaiako berezitasun bat, askoz ere orokorragoa da. Hain zuzen ere, itsas hondoan sedimentazioz sortutako arroka-mota da flyscha, eta, Zumaian ez ezik, mundu osoan dago.

Flyschean material sedimentario gogorrak eta bigunak txandakatzen dira; hau da, gogortasun desberdineko geruzaz osatuta dago, eta horrek hostopil-itxura ematen dio.

Nolanahi ere, gero eta gutxiago erabiltzen da flysch terminoa, oso zabala delako. Bide batez, hitzaren jatorria suitzar-alemaniarra da, Alpeetan deskribatu baitziren lehen aldiz era horretako arrokak.

 

 

 

65 8432

IRTEERA EGUNA: Maiatzak 8, larunbata.

Informazioa gehiago JARDUNen.Anima zaitez! Gure kostaldea ezagutzera!

 

batixabi 28. jokaldia martxan!!

(2010-03-16 12:40 sakanako mintzakide)


Batixabi, hitz eta esapideen jokoarekin Kima Euskara Taldeak hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak eman nahi dizkizue.
Badakizue, parte hartuz sari aparta eramateko aukera izanen duzue!!

< Aurrekoa [ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 ] Hurrengoa >

Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan