Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

Wikipedia ikastaroa

(2010-02-16 10:18 aiaraldea)




Datorren otsailaren 23an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Laudioko Basalarrina gunean, wikipediari buruzko ikastaroa antolatu dugu. Interesaturik bazaude, jarri gurekin harremanetan. Benetan interesgarria.

Altsasuko ihoteak!!

(2010-02-15 12:22 sakanako mintzakide)

Aurtengo ihoteetan hotz egingo duela esan badute ere, herrian giroa puri-purian dago. Egun polita izango da biharkoa, zalantzarik gabe; bestela galdetu iazko mintzakideei. Aurten ere animatu eta etor zaitezte Altsasuko Momotxorroetaz gozatzera!

(2010-02-12 16:42 BERBALAGUN)

MENUA, PREST!!! GOZATU NAHI? BADA, AUKERATU.

(2010-02-10 17:50 berbalagun)

BERBALAGUNek antolatzen dituen urtarriletik uztailera bitarteko ekintzak prest dira dagoeneko. hemen azpian jarriko dizuegu izango dugun programazioa. Ondo irakurri, aukeratu eta zatoz gurekin jardueretara. Izan ere, gauza berri eta interesgarriak ikasteaz gain, gehienetan doan, euskaraz mintzatzeko lagun berriak egingo dituzu. A ze mauka!!IKASTAROAKARGAZKILARITZA DIGITALA: Otsailaren 11, 18 eta

Laudioko euskal gastronomi museoa bisita gidatua

(2010-02-09 16:26 aiaraldea)




Datorren ostiralean, otsailaren 12an arratsaldeko 7etan Laudioko euskal gastronomi museoa bisitatuko dugu. Bisita gidatua izango da, dohainik eta euskaraz. Animatzen bazarete arratsaldeko 18:30etan Laudioko herriko plazan elkartuko gara. Izena emateko jarri harremanetan gurekin. Aukera paregabea, txo!

Pirritx eta Porrotx

(2010-02-08 15:50 aiaraldea)

Datorren ostiralean, otsailaren 12an, arratsaldeko 17:00etan Urduñako Josefinos gunean, Pirritx eta Porrotx izango ditugu. Oso aukera polita umeak eramateko. Sarrera 2 ?.

(2010-02-08 12:55 sakanako mintzakide)


Kima euskara taldea altsasuarren eta inguruetako euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera bulkatzen saiatzen da baita euskararen erabilera ludikoa eta sortzailea ere. Horrela talde honek sustatutako komiki mutu lehiaketari 373 parte-hartzailek erantzun diote. Hauek guztiak epaileen esku daude eta haien epaiaren berri ostiralean emanen du Kima euskara taldeak, 20:00etan Gure Etxea eraikinean eginen duen ekitaldian. Era berean, asteburu honetan Gure Etxea eraikinean ere lehiaketara aurkeztutako komiki onenak ikusgai izanen ditugu. Ez galdu aukera!!

Planet 51

(2010-02-04 16:33 aiaraldea)




Planet 51 filma, otsailaren 6an eta 7an, Laudioko Lanbide heziketaren gunean, arratsaldeko 17:30etan, proiektatuko dute. Sarrera 2 ?.

ABADIÑON AUZORIK AUZO!!

(2010-02-04 12:40 BERBALAGUN)

Aurreko igandean Abadiñon AUZORIK AUZO ibilaldia egiteko gonbitea jaso genuen Durangaldeko Berbalagunok. Taldez talde, dinamizatzaileok informazioa pasatzen ibili baginen ere, azkenean eguraldi kaskarra zela eta ziur gaude batek baino gehiagok iganderako planak aldatu zenituztela. Hurrengo batean izango da!!
Durangaldeko Berbalagun dinamizatzen ari garenon aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei bertaratzeko gonbidapena luzatu zigutelako eta ea hurrengoan eguraldi hoberik dugun!


Martxoaren 6an SAGARDOTEGIRA GOAZ!!!

(2010-02-04 12:36 BERBALAGUN)



Durangaldeko berbalagunak, euskara ikasle zein euskaltzaleak,?ADI!!
Martxoaren 6
rako jarri dugu hitzordua. Gipuzkoa aldeko sagardotegiren batera txangoa prestatzen ari bagara ere, izena eman daiteke jada!
Tokia, dirua eta bestelakoak lotzen ditugunean kartelez josiko dugu Durangaldea.
Hala ere, ez itxaron eta eman zure izena!!


Izena emateko tokiak:
Durangaldeko Berbalagun: Durangaldea@aek.org edo 639400786
Berbaro Euskara elkartea 946201918
Durangoko Udal Euskaltegia 946030040
Durangaldeko AEK euskaltegiak, Durangoko Abarrak, Elorrioko Abizari , Berriz, Abadiño eta Zaldibar. 946817349 edo 946582111
Durangoko euskara zerbitzua 946030016

TXITXIBURDUNTZI EGUNA Otsailaren 7an

(2010-02-04 12:24 BERBALAGUN)

Inauteriak gainera datoz eta horrekin batera, Txitxiburduntzi Eguna ere hemen da. .

Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Sasikoipetsu, Basatoste etab... Herririk herri izen propioarekin.
Garizuna aurretik egiten den ospakizuna da eta tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago. Herrietako jendea basora abiatzen da burduntzian erretako txorixo eta enparauak jatera.

Durangaldean Elorrion, Zaldibarren, Durangon,Abadiñon, Berrizen,? ospatuko da. Hainbat elkarte edo udalek antolatutakoak zein norberak kuadrilan, familian,..ospatuko dituenak.
Adibide modura Durangon antolatu dena:
Txitxiburduntzi 2010
alpino tabira mendizale elkarteak
antolatuta
Ibilbidea: Andra Mari - Santa Lucia - Landaeder
Irteera, Andra Marin goizeko 9 etan.
Alpinok sua eta edariak jarriko ditu, norberak gogoa eta txorizoa.
Zu ere zeren zain zaude? Bada, hartu txorizo-korda eta abiatu zaitez zure berbalagun, bikote, guraso, ume edo lagunekin basora! ON EGIN!


(txitxiburduntzi eguneko argazkiak, komentarioak,.. blogean argitaratu nahi badituzue, bidali helbide honetara durangaldea@aek.org)

ABADIÑOKO BERBALAGUN TALDEAK HASI DIRA DAGOENEKO

(2010-02-04 12:08 BERBALAGUN)

Azaro eta abenduan izen emate kanpaina egin eta martxan jarri dira jada Berbalagunak Abadiñon. 35 lagunek baino gehiagok eman du izena eta 5 berbatalde sortu dira herrian. ANIMO ZUEK!!!


Gogoratu, berbalagun egitasmoetan parte hartzeko aukera oraindik ere badagoela.
Hona hemen ABADIÑOKO BERBALAGUN TALDEAK:
Astelehenetan
iluntzean, 20:00-21:00: Irlandesean(Matiena)
Astearteetan eguerdi aldean, 15:00-16:00: Soloanean(Zelaieta)
Arratsaldean, 17:00-18:00: Errotan(Matienan)-momentuz lekua aukeratu arte.
Asteazkenetan goizean, 10:00-11:00: Atsegin tabernan(Matiena)
Ostiraletan eguerdi aldean, 15:00-16:00: Errotan(Matiena)- momentuz lekua aukeratu arte.

ANTZERKIA Durangoko SAN AGUSTIN Kultur gunean

(2010-02-04 12:03 BERBALAGUN)

XABINEITOR
"Xabineitor superheroi euskalduna?

Datorren igandean Durangon izango dugu GORRINGO ANTZERKI TALDEAk eskaintzen duen antzezlanerako gonbitea jaso dugu Berbalagunok. Berbalagun egitasmoren batean parte hartzen baduzu edo euskaltegietako ikaslea bazara %50eko deskontua izango duzu. Sarrerak hartzean zein berbalagunetan edota euskaltegitan zabiltzan esatearekin nahikoa da.
Animo eta gozatu antzeslan honekin!! Berba egin, lan egin, oparitu, jolastu, gozatu, barre egin , maitatu, , dantzatu,?.. euskaraz!!!

(2010-02-03 09:42 BERBALAGUN)


SAN BLASAK ABADIÑON!!


?Abañon bazkaldute Urkiolan gora?.?
?Abadiño San Blasetan, Abadiño San Blasetan, neska zaharrak bentanetan, neska zaharrak bentanetan, mutil zaharrak engainetan..ieupalaa!!

Abadiñokoak San Blasak ospatzen hasiak badira ere, otsailaren 3an Berbalagunak ere bertan egongo gara ferixie ikusi, taloa txorizoaz jan eta mingaina astintzen euskaraz.

San blasetako egitarau majoa hemen klikatuta ikusteko aukera izango duzue.

Aurtengo edizioan abadiñoko kultura sailak, bertan, eguneko argazki lehiaketan parte hartzeko aukera zabaldu du. Beraz, argazki dexenterik edo baduzue, bidali bertara.

Agenda kulturala

(2010-02-02 18:59 aiaraldea)



< Aurrekoa [ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 ] Hurrengoa >

Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan