(2010-02-01 13:08 enkarterriko berbalagun)

Urtarrileko aldapak otsailari eman dio paso eta horrekin batera
SMS beroen lehiaketa gurekin dugu berriro ere.
V. edizio honetan amodioa ulertzeko era guztiek lekua izango dute, betiko legez. Baldintza bakarrak: euskaraz izatea, 160 karaktere baino gehiago ez izatea eta irudirik ez eranstea.
Gogoratu !!! Zure maitaleari mezua bidaltzen diozunean, aldi berean guri ere bidali ahal diguzula, ondoko zenbakira: 688 696 655. Horrela, zure azukre koxkorra kontent izateaz gain
lehiaketan parte hartuko duzu!!!
Eta sariak...??? Bai noski !!!
- 2 pertsonentzako afaria eta ordu beteko spa zirkuitoa
- 50 euro euskarazko produktuetan
- 30 euro euskarazko produktuetan
(2010-01-31 20:46 Lea-Artibaiko Berbalagun)

Ondarruko Berbalagun egitasmoan senegaldarrek daukaten pisuaren gainean galdera batzuk egin zizkidan unibertsitaterako lan bat prestatzen dabilen magisteritzako ikasle batek duela pare bat aste. Egia esan, Lea-Artibaiko Berbalagun egitasmoa sortu zenean, hainbat senegaldarrek hartu zuten parte hasieretako ekimenetan. Gerora parte hartzea txikituz joan da, eta egun, senegaldarrak eta Berbalagunen arteko lotura ez da handi-handia. Hala eta ere, harremana badago, eta horren lekuko, abantean dagoen talde batean senegaldar bat euskaldun zahar batekin batzen da ia-ia astero.
Iaz Espainiako Narratiba Saria irabazi zuen liburua eskuan hartuta (Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe), eta eskerren atalari errepasoa egiten, hara non aurkitu ditudan Dudu Thiam, Mamadou Bakhoum, Ismaila Senghor eta Mouhamed Dieng senegaldar Berbalagunen izenak. Izan ere, Uribe liburua idazten zebilela laguntza eskatu zien Ondarroako Berbalagun egitasmoko senegaldar eta koordinatzaileari. Asmoa, senegaldarrek itsasoarekin daukaten loturaren berri edukitzea. Azkenean, hitzordua egin, eta bertan berba egindakoak lekutxoa izan zuen liburuan. Berbalagun-Senegal-Uribe lotura sortu zen horrela. Berbalagunok ere sariaren parte bihurtu ginen horrela.
Liburua irakurri ez duenarentzako ariketa planteatzen dugu Ondarruko Berbalagunok. Nobelako zein orrialdetan aurkitu daiteke senegaldarrek Uriberi emandako informazioa? Animatu, liburuak merezi du eta.
(2010-01-28 21:05 aiaraldea)

Urduñako berbalagun taldeak berbalagun eta euskaldun guztiak gonbidatu nahi zaituztegu Agate Deuna eguna elkarrekin ospatzera. Horretarako otsailaren 5etan, arratsaldeko 19:00etan Urduñako Foru Plazan geratuko gara abesteko. Animatzen bazarete, hartu makila eta hurbil zaitezte!
(2010-01-24 18:44 Lea-Artibaiko Berbalagun)
Aupa Berbalagunok,
Gehientsuonontzako ikasturtea irail edo urrian hasi bazen ere, Ondarroako Berbalagun egitasmoarentzako kurtsoa oraintxe hasten da. Urte berriarekin batera, pilak ondo-ondo kargatu, euskara lagun hartu , eta iaz egindakoak ondo aztertu ostean, berriro ere abantean jartzeko sasoian gaude. Orain artean gurera hurbildutakoak berton jarraitzea espero dugu, bidean galdutakoentzako ere lekua gordea daukagu, eta lagun berriak egiteko irrikitan gaude.
Urtero modura, euskara praktiktu nahi dutenentzako mintzalagunak topatzeko prest gaude. Talde txikietan, eta musutruk, lagun giroan euskaraz berba egiteko aukera emango du Berbalagunek.
Orain artean, baina, martxan egon garen taldeok ez dugu gainontzeko taldeon berri handiegirik eduki. Elkar ezagutzen dugu, baina ez dugu elkarrekin gauza handirik egin. Ea aurten, denok batera zer edo zer egiteko aukera daukagun. Ideia horrekin, Errioxara irteera egiteko asmoa daukagu apiril edo maiatzean. Baina, lasai, bidaiaren gaineko berri zehatzagoa hurrengo asteetan emango dugu eta.
Era berean, okerrik ezean, Berbalagun kontzertua ere antolatuko dugu uda baino lehen. Ez da gutxi, ezta? Proposamenik?
Bien bitartean
ondo segi
(2010-01-22 16:19 enkarterriko berbalagun)

Gogoratuko duzuen bezala, Enkarterriko
berbalagunok, Euskal Herriko gainontzeko
berbalagunek bezala,
Aztikerrek kudeatutako ikerketan parte hartu genuen
inkesta luzetxo horiek betez.
Eta dinamizatzaileok, zuen parte hartzea motibatzeko edo, parte hartzaile guztion artean afari edo aste bukaera pasa zozketatuko zela esan genizuen, bai?
Ba zozketa dagoeneko egin da. Baina Enkarterriko berbalagunok, putxerak eta afariak gure kasa egiten jarraitu beharko dugu, irabazlea Oiongo talde bat izan baita !!! Zorionak Oiongo berbataldeari eta jarrai dezatela Arabar-Errioxa euskalduntzen !!!
(2010-01-20 18:30 sakanako mintzakide)

Testu bazka-ren eskaintza irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei zuzenduta dago. Lagundutako irakurketa bat egitean datza eta parte hartzeko ez da literatura ezagutza berezirik behar, literatura gustuko izatea eta euskaraz hitz egiteko gogoa besterik ez.
Horregatik ilbeltzaren 28an, ostegunarekin, 19:00etan Gure Etxea eraikinean agertzera gonbidatzen zaitugu.
(2010-01-13 12:32 sakanako mintzakide)

Kima euskara taldeak bigarren aldiz Komiki Mutu Lehiaketa antolatu du. Marrazkiak oinarri hartuta parte-hartzaileek irudimena erabili beharko dute komikiari izenburua eman eta marrazkietako ?otartekoetan? testua jartzeko. Euskaraz, jakina. Erronka onartu nahi dutenek jakin dezatela komiki mutua, besteak beste,
www.altsasukokima.com web gunean eskuragarri dagoela. Komiki osatua ilbeltzaren 27rako aurkeztu beharko da.
Anima zaitez!!
(2010-01-12 12:39 sakanako mintzakide)

Mintzakiden parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko 3 kreditu eskuratu ahal izango dituzte . AEKren Praktika Zerbitzua arduratuko litzateke ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz, beraz, izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete
fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.
(2010-01-11 18:06 berbalagun)
Los universitarios podrán adquirir créditos a través de Berbalagun
(2010-01-07 17:35 berbalagun)
AEK eta UPV-EHUren arteko hitzarmena AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte. Adostutakoa honakoa da: Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleak ikas-prozesua
(2009-12-21 18:35 BERBALAGUN)

AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte
hartzen duten
Euskal Herriko Unibertsitatekoikasleek aukera askeko kredituak eskuratu
ahal izango dituzte. Adostutakoa honakoa da:
* Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden
euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleak
ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen
da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko lirateke eta laguntzaile
papera beteko lukete. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu
* Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren
espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango
lizkieke..
* AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta
ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.
Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete fitxa haueta zurekin
jarriko gara harremanetan.(2009-12-21 18:24 BERBALAGUN)

Mintzapraktika egitasmoetako partaidea bazara(
berbalaguna, mintzalaguna,..)
AEK-k
BERRIArekin duen ekordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.
Horretarako zure datuak bete
hemen eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri zein egitasmotan parte hartzen duzun.
Durangaldeko Berbalagunak!!
(2009-12-14 17:14 BERBALAGUN)

(2009-12-14 12:39 sakanako mintzakide)

Uxue Alberdi idazlea, bertsoalaria eta kazetaria Iortia kulturagunean izanen dugu abenduak 17an, osteguna. Aulki jokoa bere azkeneko liburuarekin, tarte gustagarria pasatzeko aukera emanen digu 19:00etan hasiko den litaretur solasaldian.
(2009-12-09 12:40 sakanako mintzakide)
Urteroko hitzorduari huts egin gabe, hemen dira Aizpea euskara taldearen Euskal Ekitaldiak; besteak beste, Anje Duhalderen kontzertu akustikoa, Pello Zabalaren eguraldiari buruzko hitzaldia, bertso afaria Xabier Paya eta Xabier Silveirarekin eta "Euskararekin txapeldun" lehiaketa. Guztia ere Irurtzunen euskarari eta euskal kulturari bultzada emateko ahaleginetan.
< Aurrekoa
[ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 ]
Hurrengoa >
Sarrerak harpidetu