(2009-06-23 11:18 berbalagun)
Bai lagunok, zein arin doan denbora, jada heldu zaigu uda eta laster bukaera emango diogu Berbalagun 08-09 edizioari. Ildo beretik, ikastaroek ere laster gaindituko dute iraungitze data, izan ere, uztailaren 8an hasiko den Sabel Dantza izango da azkena. Dagoeneko, joan zaigu masaje ikastaroa eta, ileak txukuntzeko ahaleginean badihardugu. Atzean gelditu dira, eskulanak, makillaje, barne
(2009-06-01 10:45 berbalagun)
Bada, bi ikastaro ezin interesgarriagoak. Une honetan masaje ikastaroan murgilduta egon arren laster ekingo diogu ILEAPAINKETA eta SABEL DANTZARI. Azken aurrekoa, Ileapainketa, ekainaren 17an hasiko da, gehienetan legez, hiru saio (17, 24 eta 1), doan, Lobianon eta 19.00etan hasita. Bertan, nork bere ilearekin egin litzakeenak azalduko dira: Ile bilduak egiten ikasi, plantxak era egokian erabili
(2009-05-26 11:38 Lea-Artibaiko Berbalagun)
(Berri hau ADES taldeko Blog-etik kopiatuta dago:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/05/berbalagunekin-abittagan.html)

09-V-23: Bikain, Idoia, Urtza eta Oierrek lau lagun eruan doguz Abittagara buelta bat emotera: Bego, Idoia, Oscar eta Alex.
Galerixa nagusittik fondoraiñok egin dogu; bertako bloke anabasatik zihar sala ?espeleotematiko? bixak lokalizatu doguz, eta ez hori bakarrik: bloketan gora,ADES gelaraiñok allegau gara, Trakamallerako bidegurutze partetik (abarketa zolia dagon lekuan). Beraz, hasierako pasio nasaixa izan bihar zana esploraziño txikixa bihurtu da, ezagutzen ez genduan sektore horretan.
Berbalagun ekimeneko lagunak egokiro portatu diraz, eta euskaldunbarrixak expresiño barrixak praktikatu dittuez. Adibidez:
- Baiña nun ipiñi biot hankia? Eh? Nuuuun...?
- Colada estalagmitiko hau tripako azalian sentitziak hotzikarak eragitten destaz.
- Labantzen ari naizelaaaaaa.....! (plof).
- Baiña ni... hortik pasauko naiz ala?
(2009-05-26 11:18 Lea-Artibaiko Berbalagun)

Halakoa izan zen Abittagako koban egin genuen txangoa. ADES espeleologia taldea eta Bittor Arroita karlistaren eskutik egin genuen historian zehar bidaiatxo bat: XIX. mendean, liberalen kontrako guda galdu ostean, Lekeition bizi zen karlista honek, arma eskutaleku bezala erabili zuen koba honetan, oraindik ageri dira aztarna interesgarri batzuk: fusil zatiak adibidez, edota XX. mende hasieran inguruan bizi zen jendearen izen abizenak paretetan idatziak...Hau guztia "koladaz" eta "banderaz" apainduta inguru guztietatik, estalaktita eta estalagmita artean. Zoragarria benetan! Eskerrikasko Idoia, Oier, Bikain eta Urtzari euren laguntza eta ikaskuntzagatik. (eta argazkiengatik, noski!).
Errepikatzeko gogoekin gaude!

Ikusten duzuenez, ondo "ekipatuta" joan ginen: Kasko eta frontalak, belaunekoak, arropa zaharrak edo espeologiarako buzoak eta gomazko guanteak. Kobazuloan eroso sentitzeko ezinbestekoak.
Oier Gorosabel izan zen gure argazkilari trebea.

Kobako atarian, txangoa bukatu eta gero.
Nekatuta, pozik eta... bizirik!
Hurrengo arte!
(2009-05-25 10:39 berbalagun)
Eta eskulanak ere joan zaizkigu. Aitzitik, badaude oraindik, etorri badatozenak, aste honetan, esaterako: Oinarrizko masaje ikastaroa hasiko da, ostiralean Mallabira joango gara ohiko TXIKITEOKIDE egitera eta, larunbat goizean, Ermuko antzinako gauza piloa ezagutzeko aukera ederra izango dugu ERMUA EZAGUTUZen bitartez. Zer, animatuko?
(2009-05-13 14:43 )
Aurten ere Euskal Kantu Ikastaroa antolatu dugu; ikastaroan euskal kanta desberdinak ikasi eta abesten ditugu bi saiotan liburuxka baten bitartez eta hirugarren saio bat ere egiten dugu zuzeneko musikarekin jai giroan.
1go saioa: maiatzak 26 asteartea 20,00etan Xenpelar aek euskaltegian
2. saioa: ekainak 2 asteartea 20,00etan Xenpelar aek euskaltegian
Zuzeneko saioa: ekainak 4 osteguna 20,00etan Arkaitza tabernan
Ez da izena eman behar, bertan azaldu eta listo!!!eta gogoratu denok dakigula abesten!!!
Comments
(2009-05-13 14:34 )
UDAL EUSKALTEGIAK KURTSO AMAIERARAKO 2 ANTZERKI ANTOLATU DITU.
MAIATZAREN 27AN, ARRATSALDEKO 16:30EAN: CARRETERA Y MANTA (ordu bat)
EKAINAREN 4EAN, ARRATSALDEKO 19:00: ATE JOKA ( ordu 1 eta 15 minutu)
GONBIDAPENAK NAHI IZANEZ GERO ESKATU!!!
Comments
(2009-05-13 11:43 )
BADATOR MINTZA EGUNA!!!
EKAINAREN 6AN IZANGO DA GASTEIZEN, aurtengorako Gasteizeko lagunek bazkariaz gain ibilbide gidatua, erromeria...antolatu dituzte.
ANIMATZEN BAGARA, TALDEAN JOAN GINTEZKE!!!ZER DIOZUE???
Comments
(2009-05-13 11:21 )
EUSKAL HERRIKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMO GUZTIEN EKINTZA BATERATUA
Eguna: maiatzak 23
Ibilbidea: Araia-Aratz
Ordua: goizeko 10,00etan
Lekua: Araiako Ajuria fabrikan
Informazio gehiago www.mintzapraktika.org / informazioa@mintzapraktika.org
Comments
(2009-05-13 11:04 )
Egonaldiak Familia Euskaldunetan
2009
Programa honen bidez, euskara ikasi edo hobetu nahian, nahiz bertako euskalkia ezagutzeko asmotan dabilen pertsonari familia euskaldun batean hamabost egun, hilabete bat edo bi pasatzeko aukera emango zaio (uztailean, abuztuan edo irailean) eta, aldi berean, herri euskaldunen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko parada ere emango zaio.
Baldintza nagusiak
· 18 urtetik gorakoa izatea.
· 8. urratsa gainditua izatea, edo horren baliokidea (HABEko 2. Maila, Hizkuntz Eskola Ofizialeko 4. maila, Administrazio Publikoko 2. H.E., Irakaskuntzako 1. H.E., Lanbide Heziketa I, edo BBB eta UBI D hizkuntz ereduan egina izatea,...).
Izena emateko epea
2009ko maiatzaren 4tik 29ra
Nola eman izena
Bete ezazu II. Eranskina
Eskatutako dokumentazioa erantsi
Posta arruntaz bidali ULIBARRI Euskaltegira
Nola jakin onartuak izan ote zareten
2009ko ekainaren 12a baino lehen antolatzaileek jakinaraziko dizuete.
Prezioak
Hamabost eguneko egonaldiak 210 ?
Hilabeteko egonaldiak 350 ?
Bi hilabeteko egonaldiak 650 ?
Comments
(2009-05-11 19:08 Lea-Artibaiko Berbalagun)

?Ehunka euskaltzalek hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapenagaz bat egin nahi izan dute.
Aurreko urtean Atarrabiak utzitako lekukoa hartu ostean, Hizkuntza Eskubideen VI. eguna ospatu zen herenegun Ondarroan.Adin guztietatako Euskal Herritarrek egun guztiko aldarrikapen egunagaz bat egin zuten.
Euskaraz biziko diren guneakHizkuntza Eskubideen egunean, Ondarroako EHEkEuskaraz biziko diren guneak sortu eta dagoeneko indarrean daudenak babestea eskatu zuen. Horrez gain, Euskarak bizi duen menpekotasun egoeratik irten eta lehentasunezko politikak behar direla azpimarratu zuten. «Horretarako, euskaldunon artean eta kanpoko inongo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabea garatzeko eskubidearen alde egingo du EHEk», gaineratu zuten.Turrun arteanTurranaren hotsak eman zion hasiera egunari. Oraindik ere esnatzeko zegoen herria eta Kresala bandakoak eta Artelaneko Euskal Herria herensugeak herri guztiko txokoak girotzen hasi ziren. Orduak pasa ahala, Ondarroako kaleak herritarrez ez ezik, kanpoko jendeagaz betetzen hasi ziren.Bien bitartean, erakusketa aretoan eskualdeko zein nazio mailako hainbat eragileren lan eta materiala jasotzen zuen Euskaraz Bizi guneak ateak zabaldu zituen. Bertan, eskualde mailako hainbat eragileren lana eta materiala ikusteko edota erosteko aukera egon zen.1.500 lagun inguruHerriko hainbat gunetan zer edo zer ikusteko aukera egon zen domekan.Alameda bete jende egon zen Kresala dantza taldeak eskaini zuen dantzaldiari so. Ostean, Alai tabernaren azpian kale antzerki egin zen Ondarroako ikastetxeetako haurren kantaldia ere egin zen.Kantaldia bukatu bezain pronto, eguneko bi ekitaldi nagusienei hasiera eman zitzaien. Euskaraz biziz, Euskal Herri euskalduna lemapean Errebala Txikiñetik atera eta Itsasaurre plazarantz abiatu zen manifestaziogaz 1.500 bat lagunek bat egin zuten alde batetik. Hau bukatu ostean, enparantzanhasi zen ekitaldi nagusia.Txalaparta doinu eta ehunka euskalzaleen txalo artean hasi zen eguneko ekitaldi nagusia. «Oztopoen gainetik»Ondarroako EHE hasi zen berbetan. Hauek, herrian udalaren euskalduntzearen inguruan daramaten dinamika izan zuten hizpide. Era berean, Uematik kaleratuak izana ere salatu zuten. Ondoren, Iratxe Ibarra eta Xabier Iturraspek bertso bana bota zuten. Bien bitartean, Ondarru Otxoantesanak grafitia egin zuen eskenatokiaren atzean. Bertsolarien atzetik, Uemako lehendakari Jon Bollarrek erakundeak egindako lana birgogoratu eta beraien lana garatu ahal izateko aurrean izan dituzten oztopoak ere mintzagai izan zituen. «Denok batera arraun eginez gero, ezerk ez gaitu porturanzko bidean desbideratuko», adierazi zuen bukatzeko Bollarrek. LeaArtiBAI Euskararien izenean ere Iker Ajuriagerrak zer nabarmendu eduki zuen.«Erabakitzeko ahalmena»Ajuriagerraren hitzei Hainbat taldeko partaideen sokazko instrumentuen melodiek jarraitu zien.Ekitaldi nagusiagaz amaitzeko Iera Arantzamendik EHEren irakurketa zabaltzeko lana egin zuen.Arantzamendik, besteak beste, XXI. mendean herrian bertan norberaren hizkuntzan bizi ezina azpimarratu zuen. «Beharrezkoa dugu euskaldunok, Euskal Herritik Euskal Herrira, Ondarrutik Ondarrura, eta inongo kanpoko esku hartzerik gabe, erabaki horiek hartzea ahalbidetuko digun hizkuntza politika burujabea garatzeko eskubidea, erabakitzeko ahalmena», azaldu zuen.Ekitaldiaren ostean 500 bat lagunek bazkari herrikoiagaz bat egin zuten.
(2009-04-30 10:28 Lea-Artibaiko Berbalagun)

'EUSKARAZ BIZIZ EUSKAL HERRI EUSKALDUNA ERAIKI!'
lelopean ospatuko da Ondarroan VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna.
Egun osoan euskaraz bizi eta gozatzeko egitarau zabala izango da,
kale animazio, herri-bazkari, ikuskizun, gune, kontzertu eta abarrekin.
Zesatek! eta Trikizio taldeak izango dira oholtza gainean. Eguneko
leloa ozen aldarrikatzeko manifestazioa eta ekitaldi nagusia ere izango
dira bazkalaurrean.
(2009-04-30 09:54 berbalagun)
Jakingo duzuen moduan, edo ez, FIELTRO eta LARRU ikastaroa datorren asteazkenean hasiko da. Hiru saio izango ditu ( 6an eta 13an fieltro eta, 20an larrua), 5? ordaindu beharko da, Lobianon izango da eta, arratsaldeko 7etan hasiko da. Izena eman nahi izanez gero, egizu 4a baino lehen. Korri! plazak mugatuak dira-eta.
(2009-04-29 11:47 Lea-Artibaiko Berbalagun)

Etxebarriko berbalagunak, Uhagon kultur gunean batzen gara, astero behin edo birritan; astearte eta ostegunetan. Amets ahal duenean etortzen da, besteak Hector eta Itziar dira eta Manuela eta ni (Bego) falta gara argazkian.
(2009-04-29 11:46 Lea-Artibaiko Berbalagun)

Gure luxuzko
berbalagun den Amets Txurrukak Hitzarako
egindako artikuluak benetan merezi du irakurtzeak. Egizu klik
bere gainean eta irakurtzeko moduko tamaina hartuko du.
< Aurrekoa
[ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 ]
Hurrengoa >
Sarrerak harpidetu