Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

Ipuin kontalaria

(2015-01-09 12:16 ezkerraldeko berbalagun)

Santurtzin hilero izaten dira umeentzako ekitaldiak euskaraz. Hauen artean, ipuin kontalari saioak ditugu. Hil honetan 2 saio izango dira:

Egunak: 15 eta 29, ostegunak
Ordua: 17:30
Lekua: Santurtziko Liburutegi Nagusia
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

Berbalagun Mallabian

(2015-01-08 19:56 praktikatu AEK)

2015ean aktibatuko dira Mallabiko berbalagun taldeak. Mallabiko Udala, Kaltxango AEK euskaltegia eta Orraitio euskara taldea dira programaren sustatzaile nagusiak. Abenduan, aurkezpen-bilera egin zen egitasmoaren xehetasunak emateko eta urtarrilean zehar, izena emateko aukera egongo da.

Mallabiko programarekin hiru dira ikasturte honetan abian jarri diren berbalagun egitasmo berriak, izan ere, urrian, Gatika eta Arrietako egitasmoak ere martxan jarri ziren.

Ana Jaka urtarrilaren 29an gurean

(2015-01-08 16:53 garazi)

Urte berri on irakurzale! Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, urte berriari hasiera emateko, Ana Jaka gonbidatuko dugu Ez zen diruagatik liburuaz berba egiteko. Urtarrilaren 29an, eguena, 19:30ean, gurean izango da, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu eta erdu geugaz Kritikak: Armiarma / Berria Armiarma / El correo Armiarma / Deia Armiarma / […]

ArgIHIzkiak erakusketa Kurtzion ikusgai

(2015-01-08 16:43 rozio)

Sopelara heldu da argIHIzkiak lehiaketaren erakusketa, urtarrilaren 18ra arte aukera duzue Kurtzion 10 argazkiez eta 20 testu laburrez gozatzeko. ArgIHIzkiak testu laburren 3. edizioa da aurtengoa, denok zaudete gonbidatuta, literatura eta argazkigintza maite dugunontzat ezinbesteko hitzordua. Hirugarren edizio honetako 10 argazkilariak Barrika, Leioa, Sopela, eta Getxoko profesionalak eta zaletuak dira: Garikoitz Bilbao Bollada, Endika Martinez […]

POSTAL LEHIAKETA ARRAKASTATSUA!

(2015-01-08 11:12 ezkerraldeko berbalagun)

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi!


HELDUEN POSTAL SARITUAK






HAURREN POSTAL SARITUAK




 



Urte berria, asmo berriak

(2015-01-08 09:05 Gasteizko Mintzalaguna)

Hasi berri den urte berri honetarako asmo berrien zerrenda osatzen lagundu nahi dizue Gasteizko Mintzalagunak. Euskaraz disfrutatzeko zenbait ideia zuekin konpartitu nahi dugu. Hori dela eta, hona hemen hainbat proposamen zuen urte euskaldun berrirako!!


ALEA aldizkaria

Arabako astekari berria. GEU Gasteiz Euskalduna elkarteak, Goienak eta Berriak  elkarlanean sorturiko proiektu komunikatiboa. Urtarrilaren 16tik aurrera, ostiralero etxeko buzoian jaso ahal izango dute harpidedunek. Astekariak 32 orrialde izango ditu, koloretan, eta Arabaren berri ematea izango du helburu, herriz herri eta kuadrillaz kuadrilla. Urteko harpidetza 50 eurokoa izango da.




GEUrekin mendira


1995az geroztik, mendi apalak eta handiagoak tartekatzen ditu taldeak hilabetean behin (azken aurreko igandean ) egiten dituen txangoetan. Mendi talde hau euskaldun ororentzat zabalik dago eta gonbidatuta zaudete nahi duzuenean gurekin etortzeko.

Irteera gunea: MENDIZORROTZAKO aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean)
Irteera ordua: goizeko 8.30ean
Harremana: geurekinmendira@gmail.com 



Gasteizko Irakurle Kluba

Irakurketa jolas hori dute helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dute egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkie sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen dira, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. 

Koordinatzailea: Iban Zaldua
Lekua: Ignacio Aldecoa kultura etxea (Florida ibilbidea, 9)
Ordua: 20.00etan




 
 

[ARGAZKIAK] Agur 2014 Gorbeian!

(2015-01-08 08:38 Gasteizko Mintzalaguna)


Hotzari aurre egin eta Gorbeia mendiko puntaraino iritsi ziren Gasteizko Mintzalagunak eta GEUrekin mendirako lagunak.

Datorren urtean gehiago!!

Biba zuek!!






Argazki gehiago

Curling ikastaroa Gasteizen

(2015-01-07 12:56 Gasteizko Mintzalaguna)

GEU elkarteak eta Harrikada curling taldeak bat egin dute euskara eta izotz gaineko kirola hau uztartzeko asmoz. Urtarriletik aurrera CURLINGa euskaraz praktikatzeko aukera eskaintzen dizuete!! Mintzalagunentzat aukera polita, ezta?

CURLING ikastaroa
Noiz? Urtarriletik aurrera (hasiera data: urtarrilak 9)
Ordutegia: Ostiraletan 20.30 - 22.00
Non? Izotz pistan (Bakh - Betoņo)
Hiruhileko kuota: 50 ?


Izena emateko eta zalantzak argitzeko: naroa@gasteizkomintzalaguna.com / 945222153 / 688819118

Antolatzaileak: GEU elkartea eta Harrikada Curling Taldea

Lagun berriak eta kirola egiteko egiteaz gain, euskara praktikatzeko aukera ere izango duzu. Gazteak, helduak, familiak... guztiak, ongi etorriak!!

Ikusi Hirinet-ek HARRIKADA CURLING taldearen inguruan egindako erreportajea: http://hirinet.net/video/latest/harrikada-curling-taldea

Mendi irteera 27an, argazkiak

(2015-01-03 12:37 gernikako berbalagun)

Zapatu goizean eguraldi eskasa egin arren, 57 lagun animatu ginen prestatuta geneukan ibilbidea elkarrekin egitera.
Errenteri partetik, erreka hegaletik hasieran ...
Muruetarantza, ...
, ... aparteko ibilbideak egiteko aukera dugu.
itsasadarra alde batetik bestera gurutzatzeko aukera dugu orain.
Oraintsu egindako zubi berriaren gainean, taldearen argazkia atera genuen eta berton banatu genuen triptikoa ere.
Orain arte izan ez dugun ikuspegia dugu zubiari esker.
Erreka alderik alde gurutzatu eta Forurantza egin genuen.
Zeinen ondo zainduta dauzkagun inguruak! hara zelako pasarelak jarri dizkiguten.
Foruko tren geltokirantz egin genuen.
Hemendik Trinerantz ...
, eta Muruetarantz ....

Ibilbidean, bideak zein baino zein politagoa, ...


"Akerra ikusi neban, baratzean jaten, .... "
Tarteka, euritakoa be zabaldu behar izan genuen.
Uretara jausiz gero ospitalera arineketan! Zikin zer dago inguru hori!


Mallukitza mare errotaren inguruan kopautxua egin genuen, baina zutunik.
Mallukitzaren inguruko informazioa berton.
Muruetan geldiunetxoa egin genuen: komunera joan, kafetxoa hartu, ...
Forurantza hartu genuen ...






Bide gurutzean, eskerretik, eskumatik?

"Astoak jolas bat eta bera ostikada
"

Artaldea be guri begira.
Bide hestuetan taldea be hestutu egin behar.

Urdaibai dorrea edo "Kastillo perejil" parean Gernikarantza.

URTARRILEKO AGENDA

(2015-01-01 14:12 Hego Uribeko berbalagunak)


Agur, agur Urte Zaharra

(2015-01-01 04:29 gernikako berbalagun)

Gaurko egunean, Enbeitatarren etxeetan honako abesti hau kantatzen da:

Agur, agur Urte Zaharra,
joan zaitez lotara,
sasoia dozu ta zoaz
atsedendutera.
Zatoz, zatoz Urte Barri,
Urte Barri, ongi etorri,
egizko zorun osoa,
guretzat ekarri.

Urtarrileko Portugaleteko EUSKARA AGENDA

(2014-12-30 11:48 ezkerraldeko berbalagun)

URTE BERRI ON! 2015eko urtarrilean sartu eta batera, hauek dira EUSKARA PRAKTIKATZEKO izango ditugun aukerak.
Horrez gain, euskara badakizu eta praktikatu nahi baduzu, apunta zaitez Portugaleteko Berbalagun taldeetan.

Informazio gehiagorako: portugalete_berba@aek.org

Xabier Etxaniz Rojo idazlea Santurtzin izango da

(2014-12-27 12:12 ezkerraldeko berbalagun)

Abenduko hitzorduan, Xabier Etxaniz Rojoren "Sirena hotsak" liburua irakurtzea erabaki zuen Irakurzale Klubak.
Oraingoan idazlearekin berarekin izango dugu hitzordua, hortaz oso aberasgarria izango dela jakin badakigu. Horrelako aukerak ez dira maiz izaten. Guk ez dugu aukera galduko; eta zuk?

Eguna: urtarrilaren 16an, ostiralean
Ordua: 20:00etan
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegia

Sirena hotsak liburua

Euskararen egunari amaiera dotorea

(2014-12-26 11:56 gernikako berbalagun)





Euskararen egunean, abenduaren 3an, honela eman genion amaiera "Hamaika orduko irakurraldia"ri. Iluntzeko 20:00etan, Julen Gabiria idazlearekin batera argazkia atera zigun Bonilla dendakoak Han goitik itsasoa ikusten da liburuaren ploter eta guzti.





Ostean, kopautxua egin genuen eta bertan gurekin zegoen Anne Etchegoien abeslariak, a cappela, Xalbadorren abestia kantatu zigun. 




Amaiera dotorea!

27ko mendi irteerarako triptikoa

(2014-12-26 11:54 gernikako berbalagun)


Iratxe Uriguenek, loari ordu batzuk kenduta, 27ko mendi irteeran banatuko dugun triptikoa prestatu digu. Dena delakoagatik egun horretan gurekin etortzerik ez baduzu, jaso hemendik hurrengo baten zuen laguntxoekin egiteko aparteko ibilbide hau.
Egunotako jan-tropeen ostean, ondo etorriko zaigu hankak apur bat mugitzea. Eta urteko azken irteeraren ondoren, elkarrekin trago batzuk joko ditugu.
Erdu gurekin!!!!!!

< Aurrekoa [ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 - 23 - 24 - 25 - 26 - 27 ] Hurrengoa >

Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan