Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!

Nondik gatozen nora goaz

  

Euskal Herrian mintzapraktika programen mugimendua Donostian sortu zen 1993. urtean Donostiako Bagera euskara elkartearen eskutik. Geroago, Lasarte, Arrasate eta Getxora zabaldu zen eta 1998. urtean programen inguruko lehendabiziko mintegia egin zen Eibarren ( Mintzalagun proiektuak, I Topaketa)
Topaketa horietatik ateratako ondorioetako bat koordinazioa egituratzearen beharra izan zen. Norabide horretan bi ekimen jarri genituen martxan hurrengo urteetan, alde batetik Topagunean eta AEKn Mintzapraktika Batzordeak sortu genituen eta beste alde batetik 2001. urtean Bizkaian hainbat eragileen artean Mintzapraktika programak koordinatzeko Berbabarri egitasmoa aurkeztu genuen. Ekimenaren sustatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, AEK, Uztarri euskaltegia eta Topagunea izan ginen.
Geroago, programen koordinazio eta zabaltze lan horretan beste hainbat ekimen joan gara zabaltzen:
2005. urtean,    “Euskaldun berrien erabilera programak ” eskuliburua argitaratu eta . “Mintzapraktika egitasmoak: erabilera eragiteko tresna eraginkorrak ” jardunaldiak antolatu genituen Topaguneak AEK eta IKAren artean Durangon.
 2006. urtean Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatu elkarlanean jarduteko edota 2007. urtean AEK eta Topagunearen artean gauzatu den akordioa.
Elkarlana da Mintzapraktika programen oinarri sendoena: Euskal herri mailako eragileen artekoa eta herri eta auzoetako eragileen artekoa.
Elkarlan horren ondorioa da hain zuzen ere ezagutzen hasi zaren web gune hau.
Ongi etorria eta bidai on!!!!

 

 

 

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan